Luz-Ardiden estaziora egingo du irteera Zanpatuz mendizale elkarteak. Hala, martxoaren 2an, larunbatarekin, eskiatzera zein snowboard egitera joateko aukera izango dute herritarrek. Idiazabal kaleko Matxon eman behar da izena.
Luz-Ardiden estaziora egingo du irteera Zanpatuz mendizale elkarteak. Baina ez martxoaren 2an, hilaren 9an baizik. Izan ere, haizetea eta arrisku egoera iragarrita dago astebururako.
Gaztezulok antolaturik, eskiatzera irteera, Candanchura. Izena emateko, Gaztezulora edo Udal bulegoetara gerturatu behar da, otsailaren 19a baino lehen.
Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatuko da Liga Nazionaleko I. Jardunaldia. Eki Lizaso taldekideak Europako nahiz mundu mailako txapelketatarako gutxieneko markak lortzeko aukera izango du bertan.
Mundu bat Asteasun egitasmoaren baitan, atzerriko jatorria duten herritarrei dakiteneuskara praktikatzeko aukerak eskaintzeko helburuarekin jaio da euskaraz bixi-biziekimena.
MARTXOAK 2, larunbata Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar. Testuak: Garazi Kamio Musika: Susana Cencillo 18:30 Bastero kulturgunea (ekitaldi aretoa) Antolatzaile: Gizarte Zerbitzuak
Larunbatean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, rap eta underground musikak entzungai izango dira Andoaingo gaztetxean. Sarrerak 7 euro balioko ditu. Bertan izango dira NBS rapero andoaindarrak ere, Gorka Barreña "Jardala" eta Unai Iglesias "Panther" abeslariek osatuta.
Eñaut Aiartzaguenaren lanak. Otsailaren 26tik martxoaren 9ra.Gureako erakusketa aretoa.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Andoaingo Salkin elkarteko hogei dendarik "Outlet kalean" ekimenean parte hartuko dute, ostiralean eta larunbatean. Tokiko merkataritza sustatzeko baliagarria da, Marijo Irastorza Salkin elkarteko dinamizatzailearentzat.
Martxoak 2, larunbata. 17:00 Martxoak 3, igandea. 17:00
Martxoak 2, larunbata. 19:30, 22:00 Martxoak 3, igandea. 19:30 Martxoak 4, astelehena. 19:30, 22:00
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |