Euskara praktikatzeko aisialdi planak antolatzea da asmoa eta hauen bitartez, helburu
ezberdinak landu nahi dira:
- Euskara praktikatu eta hobetu.
- Harreman eta ingurune euskaldunak eskaini dagoeneko euskaraz zertxobait
dakitenei. - Asteasu, gure inguruak eta gure kultura elkarrekin ezagutu.
- Batez ere, euskaraz ondo pasatzea.
Lehen urrats moduan bi jarduera prestatu dira mimo eta ilusio handiz. Euskara ikastea
eta praktikatzea jolasa izan dadin, atsegina izan dadin.
Martxoaren 2an Otabardi baserrira paseoa antolatu da goizeko 11:00etarako. Jarraian,
12:30ean talo tailerra egingo da bertan eta bazkalosterako kantu-saioa prestatu da.
Euskara ikasten ari direnentzat hiztegitxoak eta kantutegiak banatuko dira. Izen ematea
beharrezkoa izango da eta hau otsailaren 26a baino lehen egin beharko da 626235884
telefonora deituz edo kultura@asteasu.eus helbidera idatzita.
Maiatzerako berriz salsa eta merengue ikastaroak antolatu dira euskaraz.
Saio bakoitzerako hiztegitxoez gain, jolasak eta dinamikak prestatu dira hitz horiek ikasi
eta barneratzeko. Hortaz, deialdi berezi bat egin nahi zaie euskara ikasten ari diren
asteasuar guztiei eta baita euskaraz ulertu baina hitz egiteko lotsa edo zailtasuna dutenei
ere. Haien neurrira, ondo pasaz, euskara ikasteko aukera ezin hobeak izango direlako.
Eta era berean, euskaraz bizi diren eta bizi nahi dutenei ere ekimenean parte hartzeko
gonbidapena luzatu nahi zaie. Izan ere, euskara ikasten ari diren herritarrei laguntzeko
hiztun guztiak dira ongi etorriak, erdizkakoak, peto petoak…