Euskal Mendizale Federazioak eskualdeko hainbat mendizale omendu zituen

Aiurri mai 10 Amasa-Villabona   Andoain

Euskal Mendizale Federazioak, federazio horretan federatuta 40 urtetik gora daramaten mendizaleak omendu zituen, Tolosako Leidor antzokian apirilaren 24an egindako ekitaldian. Tartean, Aizkardi eta Euskaldunako mendizaleak izan ziren. Euskal federazioaren mendeurreneko ospakizunen harira egin zuten ekitaldia. Bestalde, Aizkardiko mendizaleek "100 urte 100 mendi" ekimenean parte hartu zuten. Tolosako ekitaldiko hainbat argazki (Iturria: Euskal Mendizale Federazioa) ikusgai:

Judo Club Andoain taldeko kideak, alebin mailako Gipuzkoako txapelketan

Aiurri mai 09

Aurreko larunbatean Gipuzkoako kopa jokoan izan zen Urnietan. Egun berean, Gipuzkoako txapelketa jokatu zen. Taldean Andoaingo eta Amasa-Villabonako judokak elkartu dira.