Egape ikastolako parke inklusiboa egiteko obra hasi da

Aiurri 2024ko mai. 10a, 10:59

Egape ikastolak parke inklusibo bat izango du DBHko eraikin berriaren ondoan. Dagoeneko hasi dira eremu berde berri hori garatzeko lanak.

Parkearen barruan hainbat gune bereiziko dira, hala nola zirkuitua eta sareak, oreka eta txirristak, piknika eta baratzea, gazteentzako topaketa, agertokia eta basoa. Azken batean, haurrek gozatzeko espazio zabala eta anitza izango da.

Proiektua Patricia Celaya arkitekto urnietarrak idatzi du, eta ikastetxeko amen eta irakasleen laguntza izan du, parkerako proposamen egokienak batera lantzen joan baitira. Parkea urbanizatzeko proiektuaren obrak hiru fase izango ditu, eta orain hasi da lehenengoa, 163.542 euroko kostua izango du, Urnietako Udalak ordainduko duena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!