"Genozidioa gelditu, Palestina aurrera" lemapean, elkarretaratze jendetsua egin dute Zumea plazan

Aiurri 2024ko mai. 10a, 22:04

Hamarnaka herritar bildu dira Zumea plazan palestinarrei elkartasuna adierazi eta pairatzen ari diren genozidioa salatzeko: "Argi salatu nahi dugu Israel estatu kolonizatzaileak gogorki daraman sarraskia".

Honako ohar hau irakurri dute elkarretaratzearen amaieran: 

Atsekabez bizi dugu azken egunotan Palestinan eta bereziki Gazan gertatzen ari dena. Inoiz desagertu ez den biolentzia politikoa eta urritik hona bortizki gogortu dena.

Argi salatu nahi dugu gure muturren aurrean eta zuzen zuzenean gertatzen ari den genozidioa. Argi salatu nahi dugu Israel estatu kolonizatzaileak gogorki daraman sarraskia.

Palestinarrak bigarren mailako herritar bezala tratatuak izan dira 1948tik. Jazarpen sistematikoa, mugimendu askatasun eza, inongo berme judizialik gabeko espetxeratze arbitrarioarik, erailketa sistematikoak, 2007. urtetik etenik gabe Gazak jasan duen blokeoa, argi mozketak, oinarrizko lehen gaien blokeoa, hospital eta anbulantzien bonbardaketa sistematikoak etabar. Hau gutxi ez eta azken hilabetetan israelek gogorki kolpatu du Gazako herria. Datu ofizialen arabera 35k hildako eta 10K desagertu utzi dituena Gazan eta 500 hildako Cisjordanian, hauetatik asko eta asko umeak direlarik. Hospital, anbulantzia, eskola, etxebizitza edo errefusiatu eremuak aurretik eramanez.

Israelen azken mugimendua Rafah-ko muga hartzea izan da. Gazako biztanleek behar beharrezkoak dituzten laguntzak sartzen diren muga ain zuzen. Gazako biztanleen egora muturreraino eramanez eta bizitzeko behar beharrezkoak diren oinarrizko produktuak blokeatuz.

Gogor salatzen dugu mendebaldeko gobernu eta enpresek Israelekin dituzten negozio eta harremanak, baita genozidioaren konplize diren horiek aurpegia zuritzeko asmoz azken asteetan eginiko mugimenduak. Israelgo estatu sionistaren existentzia behar-beharrezkoa da OTAN eta EBk ekialde hurbilean, eta oro har Asian, dituzten interesak bermatzeko.

 Beraz, Palestinaren aldeko elkartasuna ezinbestean Israelen kontrako borrokari lotuta joan behar da. Era berean, hemendik deialdi bat luzatu nahi dugu gure egunerokotasunean, Israelgo jatorria duten produktuei eta Israeli sustengua ematen dioten enpresen aurkako boikot aktiboa egitera. Jar dezagun gure aletxoa Israelek daraman sarraskia geratzeko.

Gure babes osoa palestinar herriari d
eta palestinar errestentziari!

Gora herri askeak!

Ibaitik itsasora Palestina libre!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!