Ugartemendia gogoan hartuko dute aurtengo jaietan

Aiurri 2024ko api. 28a, 07:00

2007ko Santa Krutz jaietan, jaiari hasiera eman eta berehala.

Ekitaldi berezia izango da, gertukoenek antolatuta.

Aitziber Ugartemendia abenduaren 16an zendu zen, eta bere galerak arrasto sakona utzi du Andoainen. Omenaldi berezia eskaini zioten otsailean, eta baita Korrikan ere. Jai Batzordeko kidea izan zen urte luzez. Horrexegatik, aurtengo Santa Krutz jaietan gogoan hartuko dute. Maiatzaren 5ean izango da, Espigoian. Vermouth saioan izango da, eguerdian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!