Odol-emaileen hitzordua Andoainen, apirilaren 8an

Aiurri 2024ko mar. 28a, 08:48

Aste Santuko oporraldia amaituta, odola emateko aukera izango dute andoaindarrek.

Apirilaren 8an, astelehenarekin, andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30etik iluntzeko 20:10ak arte. Goizean bertan, goizez, hitzordua hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituta. Azken alditan nabarmendu dutenez, odola ematea beharrezkoa da, erreserbak jaisten ari baitira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!