1974an jaiotakoen bazkaria maiatzean izango da

Aiurri 2024ko ots. 8a, 07:46
Stockia

1974 urteko kintoen 50 urteko Kinto bazkaria datorren maiatzaren 25 izango da. Ospakizunetan parte hartzeko 60 euroko diru-sarrera egin behar da martxoaren 25a baino lehen.

50 urte beteko dutenen herrikideen ospakizunak badu data seinalatua: maiatzaren 25a. "Kintada egunean elkargunea Zumea Plazan egingo dugu, eguerdiko 12:00etan", adierazi du 1974 kintoen antolatzaile taldeak.
 
Izena nola eman?
  • Kontu korrontearen Zenbakia: ES17 3035 0026 23 0261136236
  • Asuntuan ipini beharrekoa: Izen-Abizenak.
  • Informazio gehiago nahi duenak ondorengo helbide elektronikora idatzi dezake: 1974andoain@gmail.com
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!