Eguraldi bikainarekin egin dute XXX. Loatzoko igoera

Ainhoa Gil 2024ko api. 28a, 13:53

Hassan Ait Chaou eta Irati Larrañaga izan dira garaile gaur ospatutako Loatzoko igoeran. 10:30etan abiatu dira korrikalariak Uxo Toki elkartearen paretik eta, 44'eta 55''ko denbora eginez, Ait Chaou billabonatarra izan da lehen helmugan.

Eneko Garin Arrastoa eta Aito Etxeberria Arruizek osatu dute podiuma gizonezkoen mailan, Leire Elola Izagirre eta Lierni Kamio Rodriguezek emakumeen mailan.

Eguraldi bikainarekin, jende asko gerturatu da Uxo Toki elkartearen ingurura eta, Loatzoko tontorrean ere bildu da jendea, korrikalariei txalo jotzera.

XXX. edizioa izan da aurtengoa . Tradizio luzeko lasterketa da beraz, Amasan egiten dutena eta, etorkizunean ere egiten jarraitzeko asmoa azpimarratu dute antolatzeileek.

Hamaiketakoaren ondoren, sari-banaketak eta  laguntzaileek emandako produktuen zozketak eman dio amaiera aurtengo edizioari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!