Golden Apple Quartet, apirilean Amasa-Villabonan

Ainhoa Gil 2024ko ots. 21a, 11:32

Apirilaren 14an eskainiko dute emanaldia, Gurea antzokian. Agurreko bira egiten ari da laukotea eta bira horren barruan egingo dute geldialdia Amasa-Villabonan. Sarrerak dagoeneko salgai daude villabona.eus gunean 10 euroan. Leihatilako prezioa 12 eurokoa izango da. 19:30etan hasiko da saioa, apirilaren 14an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!