Joxean Huizi Memorialaren edizio berria jokatuko da, apirilaren 6an. Ohi bezala, alebin mailako zortzina talde lehiatuko dira nesken eta mutilen mailan. Tartean, nola ez, Euskalduna eta baita Urnieta KE, Real Sociedad, Beti Ona, Zarautz edota Goierri Berri.
Gipuzkoako Gizonezkoen 1. Lurraldeko Txapelketa Ligari amaiera emango diote, asteburuan. Egun eta ordu berean jokatuko da, gainera, azken jardunaldia. Larunbat honetan, arratsaldeko 16:00tan hasita, iragarrita daude partida guztiak.
Arluziagak eta Zubirik Eskudero-Zaldua bikotearen aurka jokatuko dute, larunbatean, Galarreta frontoian. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da partida eta hiru setetara jokatuko da. Norgehiagoka garrantzitsua izango da txapelketan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Pazko astelehenarekin hasiko da Euskal Herriko Itzulia, Irunen, apirileko lehen egunean; lehen itzulia korritu zenetik 100 urte beteko dira aurten, eta malda gaiztoek erabakiko dute, beste behin, garailea. Aiurri.eus gunean etapa bakoitzaren kronika argitara emango dugu, eta baita TOKIKOMeko beste hedabideetan ere, lasterketa amaitu eta gutxira.
Asteartean eta asteazkenean saio bana eskaini eta gero, hiru ikuskizun eskainiko ditu zirko konpainak Andoainen. Apirilaren 6an, 7an eta 8an izango dira, hirurak arratsaldeko 18:00tan hasita. Haurrek 8 euroko prezioa ordaindu beharko dute eta helduek, aldiz, 10 euro.