Martxoaren 16an, larunbatarekin, San Martin parrokiak berarekin dituen hainbat ondare nabarmenduko dituzte. Andoni Etxezarreta arkitektoak elizaren gaineko eraikuntzari, kokapenari eta arkitekturari buruzko azalpenak emango ditu, eta ondoren, Udal Musika Eskolako piano-ikasleek kontzertua emango dute organoarekin, Myriam Ulanga irakasleak gidatuta.
OPA Osasun Publikoaren aldeko Herri Plataformak manifestazioak deitu ditu Euskadiko hiru hriburuetan. Donostiakoa larunbat arratsaldean izango da. Deialdia jendaurreko agerraldian aurkeztu zuten, atzokoan.
Larunbat honetan ikus-entzunezkoa eta solasaldia antolatu dute, Bastero Kulturgunean. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Martxoak 16, larunbata Zuengatik gara topaketa Andoaingo eskubaloiko jokalari beteranoen berrelkartzeari buruzko dokumentala. Emakumezkoen kirola erein, jaso eta bultzatu zuten jokalariak. 18:30 Bastero kulturgunea (ekitaldi aretoa)
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Aiztondo Zerbitzuen Makomunitateak udaleku irekiak antolatzen ditu udan; Adunan, Alkizan eta Larraulen. Martxoaren 4tik 22ra zabalik izango da begirale izateko deialdirako izen-ematea.
Bost urteko geldialdiaren ostean, Bertsomintza bertsoaren inguruko hausnarketen plaza izango da "nondik eta zeri kantatzen diogu?" izenburupean. Martxoan 13an hasiko da, Gasteizen, eta hilaren 23an emango zaio amaiera, Amasa-Villabonan
Clown-tailerra antolatu du Urnietako Udalak, Marina Barbera artista argentinarrarekin, martxoaren 16an eta 17an (10: 00etatik 14:00etara). Hamasei urtetik gorakoei zuzenduriko tailerra da eta martxoaren 10a bitarte egongo da izen emateko aukera.
Familiarteko jolasak. 10:00 - 11:30 Herriko plazanHerri kirolak vs. crossfit. 11:30 - 13:30 Herriko plazanBazkaria. 14:30 Herriko plazanBazkalostean Karaokea. 17:00 TxoznanDJ. 00:30 Patxinen
Martxoak 16, larunbata. 17:00. Martxoak 17, igandea. 17:00.
Martxoak 16, lar. 19:30, 22:00. Martxoak 18, astl. 19:30.
Martxoak 16, lar. 19:30, 22:00. Martxoak 17, igandea. 19:30. Martxoak 18, astl. 19:30, 22:00.