Lege Oharra

LEGE OHARRA, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

ERROITZ BMren aiurri.eus domeinuak Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea (aurrerantzean IGMEZL) eta Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa betetzen ditu. Webgune hau erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da. ERROITZ BMk egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Hala, bertan nabigatzeak inplikatzen du erabiltzailea unean uneko eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du aiurri.eus webgunean nabigatu.

INFORMAZIO OROKORRA

ERROITZ BALTZU MUGATUA

Arantzibia plaza, 4-5 behea

20140 Andoain (Gipuzkoa)

Tel: 943 300 732 

Faxa: 943 300 731

IFZ: B-20835542

Posta: erroitzinfo@gmail.com 

ERROITZ BM Erregistroan 2085. 0 liburukian, 30. orrialdean, SS 23593 orrialdeko 1. idazpenean inskribatua dago.

JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Web honen edukiaren eskubide guztiak ERROITZ BMrenak dira (testuak, grafikoak, irudiak, diseinua, animazioa, softarea...). Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. 

ERROITZ BMk ahalegina egiten du eduki osoa zuzena izan dadin eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Legeak ezarritako mugekin, ERROITZ BMk ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. 

ERROITZ BMk ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik; eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan. Bide beretik, erabiltzaileak ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin. 

ERROITZ BMren aiurri.eus webgunean beste gune batzuetarako estekak egon daitezke. Horren helburua erabiltzaileei beste informazio iturri batzuen berri ematea da; beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ez du beregain hartzen. Erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. 

Komunitateko edota iritzia emateko guneetan parte hartzen duten erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea, eta bera izango da ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Iruzkinak eta ekarpenak onartzen direnez, ERROITZ BMk ez du beregain hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien ardura. 

Webguneak jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen dituen edukirik balego, jakinarazi ezazu errointzinfo@gmail.com helbidean edota Erroitzek Arantzibia plaza, 4-5 behean duen bulegora etorrita. 

DATU PERTSONALEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legea dela bide, webgune honetako datu-bilketarako formularioen bidez ematen diren datuak ERROITZ BMren fitxategi bati gehituko zaizkio. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, helbide honetara jo beharko da: Arantzibia plaza, 4-5 behea (20140 Andoain) edo bidali ezazu mezu elektronikoa erroitzinfo@gmail.com helbidera.

Zorion agurrak bidaltzerakoan edota harpidetza formularioa betetzerakoan ematen diren datuak ERROITZ BMk beretzat gordeko ditu. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta eguneratuak emateko konpromisoa dauka. Hala, horien gaineko edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremu guztiak bete beharko ditu. Zerbitzu horiek erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela ERROITZ BMren baldintza orokorrak; lege oharra, pribatutasun politika eta erabilerarako baldintzak onartu dituela aitortuz.

ERROITZ BMk zorrotz betetzen du adin txikiko pertsonen araudia bere jarduera guztietan eta, zorion agurren kasuan, 14 urtetik beherako pertsonen datuak jasotzean, horien gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimenarekin jasotzen direla ulertuko da. Beraz, datuak bidaltzerakoan, irudi-eskubideari, intimitate pertsonalari eta familiarenari dagozkien eskumenak aitortzen diozkio ERROITZ BMri. Erabiltzaileak ez badu datu horiek webgunean argitaratzea nahi, jakinarazi egin beharko du diseinua@aiurri.eus helbidean. Hori egin ezean, ERROITZ BMk ez du beregain hartuko adin txikikoari gerta dakioken bestelako erantzukizunik.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki Espainiakoak aztertzen ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. Erabiltzaileak legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.