ZIZURKIL 2018-06-11 12:08

Irizibarko karobia aurkeztuko dute igandean

Zizurkilgo Udalak, Teodoro Hernandorena Kultur elkarteak eta Andoaingo Burdina Taldeak elkarlanean jardun dute Irizibarko karobia txukundu eta zaharberritzeko. Ekainaren 17an, egindako lanen aurkezpena egingo dute, karobian bertan.

Irizibarko karobia, berrituta

Bi aukera egongo dira aurkezpenera azaltzeko:

  • 10:00etan, Pedro Mari Otaño plazan elkartu eta oinez joatea karobiraino.
  • 10:45ean, Zearsorora autoz joatea, eta handik oinez joatea Irizibarrera, goizeko 10:00etan plazatik abiatutakoekin.

 

11: 00etan emango dira berritze-lanen azalpenak karobian bertan.

Iruzkina Idatzi

Captcha image