Idoia Beratarbideren ilustrazioak ikusgai, Plazida Otañon10

ZIZURKIL 2018-01-17

Idoia Beratarbide ilustratzailearen erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 26ra arte. Horrez gain, urtarrilaren 26an, artista-tailerra eskainiko du, 17:30etik 19:30era. Doako tailerra izango da, adin-tarte guztietako jendeari eskainia. Aurrez izena eman beharko da Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian, urtarrilaren 22a baino lehen.
 

Argazkiak

Itzibarko karobia, zaharberrituta30

ZIZURKIL 2018-01-14

Urria aldean hasi zituzten Itzibarko karobia txukundu eta mantentzeko lanak. Herriko ondarea mantendu eta ondorengoei erakustea da helburu nagusia.

Xabier Tello, sukalde barrutik34

ZIZURKIL 2018-01-12

Andoaindarra da izatez Xabier Tello sukaldaria, nahiz eta Zizurkilen bizi den azken urte luzetan. Sukaldaritzako irakasle gisa egiten du lan, baina baita beste hainbat alorretan ere.

Ipuinaren Unibertsoa Familian ekimeneko saio ederra55

ZIZURKIL 2018-01-05

Bertsoa eta ipuina uztartu zituzten atzo Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariek, Felix Artola gai-jartzailearen agindupean. Umorez beteriko saioa osatu zuten hiruen artean eta bertaratuek arratsalde polita pasatzeko aukera izan zuten.

[Bideoa]

Ipuina eta bertsoa eskutik, Plazida Otaño liburutegian66

ZIZURKIL 2018-01-02

Urtarrilaren 4an, ostegunarekin, ipuina eta bertsoa uztartuko dituen saioa eskainiko dute Plazida Otaño liburutegian. Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek, Felix Artolaren agindupean abestuko dute. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da Ipuinaren Unibertsoa Familian ekimenaren baitako saioa.

Urtezahar lasterketa, Zizurkil eta Villabona artean80

ZIZURKIL 2017-12-31

Gaur abenduak 31, urteroko Urtezahar lasterketa burutuko da Zizurkil eta Villabona artean. Urkamendi eta Zunbeltz elkarteetako kideek elkarlanean antolatu ohi dute 6 kilometroko luzera duen lasterketa:

Euriak ez ditu Villabona eta Zizurkilgo korrikalariak kokildu75

ZIZURKIL 2017-12-31

Euria gogotik egin badu ere, urtea korrika amaitzeko hautua egin du herritar askok Urkamendi era Zunbeltz elkarteek Zizurkil eta Villabona artean antolatutako Urtezahar lasterketan. Iraitz Arrospide billabonatarrak irabazi du froga nagusia, 2017an Gipuzkoako korrikalaririk onena izan denak.

Sailkapena, jarraian:

[Argazkiak]

Elikagai bankuaren urteko azken banaketa berezia99

ZIZURKIL 2017-12-26

Lau urte badira Zizurkilen elikagai bankua martxan jarri zenetik. Urtean lau bider herriko hainbat familiak jasotzen du laguntza:

Zizurkilen ere izan dira Olentzero eta Mari Domingi105

ZIZURKIL 2017-12-25

Bart iluntzen iritsi ziren Joxe Arregi plazara, Urkamendin barrena. Herritarren omenaldi goxoa jaso ondoren, haurren azken eskariak entzun, eta lanerako prestatu ziren. Etxez etxe igaro dute gaua, opariak banatzen.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Gabonetako doinuak protagonista, ikasleen ahotsetan113

ZIZURKIL 2017-12-24

Pello Mari Otaño eskolako eta Zubimusu ikastolako kideak Zizurkilgo kaleak alaitu dituzte Gabonetako kantuak abestuz. Guztiek batera, 'Hator, Hator' kantua abesten eta hamaiketakoa eginez amaitu dute goizeko saioa Aurrera plazan.

Argazkiak 

Zizurkil Goian, baserriz baserri kantuan109

ZIZURKIL 2017-12-24

San Millan eskolako haur eta gurasoek baserriz baserri igaro dute goiza, Gabon-eskean. Eguraldi bikainarekin bete dute urteroko ohitura. Eguerdian, Olentzero eta Mari Domingi joan zaizkie plazara.

[Argazkiak   [Bideoa]

Alatzne Etxaburuak Urrezko kopa etxeratu du127

ZIZURKIL 2017-12-22

Donostian jokatu zuten, atzo, Emakume Aizkolarien Urrezko Kopa. Zizurkilgo Alatzne Etxaburua izan zen garaile, kopa etxeratuz.

Ipuinaren Unibertsoa Familian ekimeneko saioa, atzeratua126

ZIZURKIL 2017-12-22

Abenduaren 28rako iragarrita bazegoen ere, urtarrilaren 4an egingo dute ipuina eta bertsoa uztartuko dituen saioa. Unai Mendizabal eta Haritz Mujika arituko dira bertsotan, eta Felix Artolak egingo ditu gai-jartzaile lanak. 17:30etan hasiko da emanaldia, Plazida Otaño liburutegian.

Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin lehiaketa 121

ZIZURKIL 2017-12-22

307 ipuin aurkeztu dira Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin lehiaketara, hiru mailatan banaturik. Erniobea Ikastetxea eta Zubimusu Ikastolako ikasleek hartu dute parte. Berrikuntza gisa, booktrailer lehiaketa egon da DBH 1-2 eta DBH 3-4 mailako ikasleentzat.

[Argazkiak]

Sailkapenak:

Liburuaren Astea aurrera doa134

ZIZURKIL 2017-12-21

Astelehenean hasi zen Liburuaren astea, eta abenduaren 27ra arte luzatuko da aurtengo edizioa. Ekimenaren harira, ipuin kontaketa izan zuten atzo Iriarte etxean, Ixabel Millet-en eskutik. Bihar, Teodoro Hernandorena XVI. ipuin lehiaketako eta booktrailer lehiaketako sari banaketak egingo dituzte, 17:30etan hasita. Datorren astean ere izango da zertaz gozaturik:

Argazkiak