Txakurkros bikaina

ZIZURKIL 2018-04-16

Larunbatean jokatu zuten Zizurkilgo III Txakurkrosa. Jende asko gerturatu zen Pello Mari Otaño plaza ingurura lasterketa bertatik jarraitzera. Sei kilometroko ibilbide berritu eta ikusgarrian barrena egin zuten lasterka 50 parte-hartzaileek. Fabian Castro eta Nagore Gallastegi izan ziren azkarrenak.

[Argazkiak]

Elkartasun hitzaldia ostegunean Plazida Otañon

ZIZURKIL 2018-04-04

Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini elkartasuna adierazteko hitzaldia da ostegunekoa. Gipuzkoa Zutik-ek antolatzen du, eta Plazida Otaño liburutegian izango da 19:00etan. Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Melchor arituko dira hizlari lanetan.

 

 

Zizurkilgo Gazte eguna, larunbat honetan

ZIZURKIL 2018-03-23

Martxoaren 24an, larunbatarekin ospatuko dute aurtengo Gazte eguna. Zazpigarren ediziora iritsi da dagoeneko Txepetxa gazte asanbladak antolatzen duen jaia.

Zizurkilgo Txakurkrosa, apirilaren 14an

ZIZURKIL 2018-04-14

Zizurkilgo plazatik abiatuko dira korrikalariak eta euren txakurrak, arratsaldeko 18:00etan.
Sei kilometroko ibilbide ederra izango dute gozagarri.

Euskara Zizurkilen, datuz datu

ZIZURKIL 2018-03-25

Euskarak Zizurkilgo kaleetan duen presentzia neurtu du Galtzaundi elkarteak. Datuak aurkeztearekin batera, Euskaraldiaren inguruko berri ere eman dute.

Zizurkilgo Udalaren oharra goizeko suteaz

ZIZURKIL 2018-03-22

Etxean dira kea arnastuta Donostiako ospitalera eraman dituzten amona eta biloba. ZIzurkilgo Udalak bizilagunen jarrera eskertu nahi izan du oharrean.