XOXOKAKO JAIAK 2018 2018-10-10 12:10

Umorea nagusi, Xoxokako gazteen antzerkiaren eskutik

Umoreari, xelebrekeriari, bapatekotasunari eta herri hizkerari heldu diote beste behin Xoxokako gazteek urteroko herri antzerkia burutzeko. Ez dira trebatzen saiatzen diren antzezlariak, baina ikusleak barrezka jartzeko adinako ikuskizuna eskaintzen dute, eta ez da gutxi hori.

[Argazkiak]  [Bideoa]

Familia sagardotegian, oporretan nora joan erabakitzen

Xoxokako familia baten gora beherak plazaratu zituzten oraingoan. Etxeko andrea falta dela, aitak eta hiru semeek oporretara ilargira joatea erabakitzen dute. Horretarako, gimnasio batean sartzen dira, prestaketa fisikoak egiteko. NASAko kohetean abiatu eta okerreko bidea hartzen dute; Afrikako lurretan hartzne dute lurra, koheteak su hartu eta gero. Azkenean, Afrikako tribu bateko biztanleekin adiskidetzen dira.

Iruzkina Idatzi

Captcha image