URNIETA 2018-09-13 18:38

Leonidas Monteiroren bila ari dira larrialdi zerbitzuak Urnietan

70 urteko gizonezkoa 06:15etan irten da etxetik mendira eta oraindik ez da itzuli Gipuzkoako DYAk sare sozialetan zabaldu duenez. Martutene, Hernani eta Andoain inguruan ibili ohi da paseoan. Mendiko galtza ilunak eta kamiseta daramatza soinean. Edozein informazio edukiz gero deitu 112 telefonora.

Leonidas Monteiroren bila ari dira larrialdi zerbitzuak Urnietan. Argazkia: Gipuzkoako DYA.

Iruzkina Idatzi

Captcha image