URNIETA 2018-08-06 09:27

Ongi etorri baserrira ekimenaren balorazioa

“Aurtengo edizioa oso ondo joan dela ezin dugu ukatu. Harrotasunez diogu, iaz baino jende askoz gehiago hartu duela parte, aurtengoan 670 pertsonek hartu dute parte, iazko 559 pertsonekin alderatuta.”

Ongi etorri baserrira ekimenaren balorazioa

Hiritarrek baserri eremuko lan jarduera bertatik bertara ezagutzeko ekimena goruntz doa. Kanpotik etorritakoez gain, bertako biztanleak badira bisitarien artean. Interes handia erakutsi dute bisitariek, arazoak arazo, ekimenean parte hartzeko borondatea erakutsi baitute: “Balorazioa egiterakoan, lehen lehenik, gure barkamena eskatu nahi dizugu, gure sistema informatikoak jasandako eraso baten ondorioz, izen-ematea konfirmatzerakoan sekulako arazoak izan ditugulako. Hala ere, dena ondo atera zen eta baserritarrek helarazi digutenez, bisitetan parte hartu duzutenok iaz baino errespetu eta interesa haundiagoa azaldu duzue. Beraz, beste behin, Mila esker!”.

Urnietako landa eremuko ustiapenen artean, aurtengo partaideak Eula sagardotegia eta Adarrazpi baserria izan dira. Batean sagardoa eta mahastiak ezagutu zituzten, bestean ardiak eta esnekiak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image