URNIETA 2018-06-28 12:46

Magale Ikastetxea aurkeztu dute

Aurrerantzean Urnietako Presentacion de Maria ikastetxea eta Salesiar ikastetxea elkarrekin arituko dira. Lotura estu horren bitartez Magale izena hartuko dute bi ikastetxeek, haur hezkuntzan hasi eta batxilergora bitarteko hezkuntza eredua eskaintzeko. Heziketa erakunde berriko koordinatzailea Agustin Urretabizkaia izango da.

Magale Ikastetxeko zuzendaritza taldea Urnietako alkate den Mikel Pagolarekin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image