URNIETA 2018-01-12 09:51

Eñaut Elorrietaren kontzertua Super H-ren eskutik

Haur minbizidunaren eguna da otsailaren 15a.  Horren harira, “Deserriko kantak” izeneko kontzertua eskainiko du Eñaut Elorrietak otsailaren 17an Saroben, arratsaldeko zazpietan, Super H elkarteak antolatuta.

Eñaut Elorrieta Asteasuko musikarien egunean.

Gaitz larria edo onkologikoa duten umeentzako eta ikerkuntzarako laguntza elkartea da Super H. Bi helburu ditu elkarteak: batetik, gaitz arraro edo onkologikoen ikerketan laguntzea; eta bestetik, gaitz arraroa duen haurrari eta bere familiari laguntzea.

Helburu horretan laguntzeko antolatu da Elorrietaren kontzertua. Bertan lortzen den dirua gaixo dauden haurrei laguntzeko bideratuko da.

Urtarrilaren 15etik aurrera jarriko dira sarrerak salgai Saroben 10 euroren truke. Egunean bertan ez da aukerarik egongo sarrerak erosteko, beti ere, agortu badira.

Iruzkina Idatzi

Captcha image