URNIETA 2018-01-05 18:14

Errege Magoen etorrera Urnietara

Kabalgata bertan behera utzi badute ere, elizan harrera egin diete Urnietako haurrei. Eta, ondoren, opari bana banatuko diete Kontzejupean. Hiruren artean, Meltxorrek Olentzerok adina lan izan du ia. Urnietar haur gehienen gogokoa da, gehienek hari gutuna ematea eskatu baitute.

[Argazkiak]

Errege magoen etorrera Urnietara

Oinatz Iriondo eta Maitane Hergueta alkate txikiei harrera egin diete arratsaldean Udalean. Bertan izan da David Rosco Sustapen eta Garapen pertsonaleko zinegotzia. Iriondo eta Hergueta izan dira Errege Magoei ongi etorria ematen lehenak.

[Argazkiak]

Iruzkina Idatzi

Captcha image