URNIETA 2018-01-04 13:21

Errege Magoen etorreraren zain Urnietan

18:00etan iritsiko dira desfilean hiru Errege Magoak Urnietara. Lehenago gutunak jasotzen eta argazkiak ateratzen egongo dira San Migel elizan. Amaieran, Jesus haurtxoari eskaintza egingo diote, eta 0-6 urte bitarteko haurrei opari bana banatuko diete Udaletxeko arkupeetan.

Egitaraua:

Errege Magoen desfilea Urnietan

16:00-17:30 Hiru Errege Magoei harrera San Migel elizan. Gutunak emateko aukera egongo da bertan, baita argazkiak ateratzeko ere.

18:00 Hiru Errege Magoen desfilea. Lobera baserritik jaitsiko da desfilea; beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira. Erratzutik Arantzubi kalera igoko dira. Segidan, San Joan kalean sartuko dira anbulatorio zaharraren atzetik Idiazabal kalera. Ondoren, San Joan kaleko igoera gauzatuko dute, eta azkenik, San Joan plazara iritsiko dira.

19:00 Jesus haurtxoari eskaintza. Errege Magoek Urnietako 0-6 urte bitarteko haurrei opariak banatuko dizkie Udaletxeko arkupeetan.

OHARRA: Eguraldi txarrarekin desfilea bertan behera geratuko da. Erregeak Udaletxeko arkupeetara hurbilduko lirateke 19:00etan opariak banatzeko. Desfilea egingo den edo ez Udalaren App-ean jakinaraziko dute.

Iruzkina Idatzi

Captcha image