Kautxu berria bota da kiroldegiko futbol zelaian7

URNIETA 2018-04-24

Urnietako kiroldegiko futbol zelaian hainbat mantenu lan gauzatzen ari dira, hala nola, juntak garbitu eta txukundu dira, eta beltz kolorea duen kautxu berria bota da; 10 tona, hain zuzen ere. Kautxu berri hori ondo asentatzen denean beste 10 tona botako dira.
 

Urnietako udaleku irekietan hezitzaile aritzeko deialdia24

URNIETA 2018-04-20

Apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 3an amaituko da hezitzaile gisa izena emateko epea.

Errepide mozketak astelehenetik aurrera18

URNIETA 2018-04-20

Asfaltatze lanak direla eta, herriko hiru puntutan errepidea moztuko da hurrengo astean zehar. Udalak aldez aurretik barkamena eskatu du sortuko diren eragozpenengatik.

Errepide mozketaren kaleak eta egunak:

250 urnietar behar dira ekaineko giza-katerako27

URNIETA 2018-04-19

Gure Esku Dago ekimenak Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuak lotuko ditu ekainaren 10ean, giza-katearen bitartez. Herritarrei guztiaren berri emateko informazio karpa jarri zuten Zaldundegi plazan, joan zen ostiralean.

Poxta Zahar gazte elkartearen urteurrena25

URNIETA 2018-04-19

Hamabost urte beteko dira Poxta Zahar gazte elkartea Urnietan sortu zutenetik. Efemeridea dela eta, larunbaterako egun osoko festa antolatu dute. Kontzertuak, kirol-jarduerak, afaria, bertsoak... Giro ederra izango da nagusi.

Antia literatur lehiaketaren sari banaketa apirilaren 25ean 31

URNIETA 2018-04-18

Ekitaldia Kattalin Ansorenak aurkeztuko du, eta musika eta dantza ikuskizunez girotuta egongo da. Ana Garcia piano-jotzailea, Kristina Solano trikitilaria eta Thierry Biskary abeslaria entzuteko aukera izango da, baita aukeran dantza taldekoak ere. Sari banaketa apirilaren 25ean izango da, 19:00etan, Saroben.

Sariak:

Txoritagaingo aparkalekua egiteko obrak maiatzean hasiko dira32

URNIETA 2018-04-17

90 aparkaleku publiko egingo dira Txoritagainen, eta kontratua goizean sinatu du Mikel Pagola alkateak Sasoi Eraikuntzak enpresarekin. Lanak maiatzean hasiko dira, eta 4 hilabete inguruko iraupena izango dute.

Iturria, udaberriko loraldiaren bila39

URNIETA 2018-04-15

Euskadi-Murias taldeko urnietarra Tour des Alps (Trentinoko Giroa) proban ariko da, astelehenean hasita. Astelehenean zortzi hilabete beteko dira Mikel Iturriak izterrezurra hautsi zuela, erorketa batean.

Eguneroko zailtasunei iskin egiteko antzezlana Saroben44

URNIETA 2018-04-14

Cristina Torres urnietarraren sinadura eta zuzendaritza daraman 'La caja magica' antzezlana igande honetan.

Gaztetxoen Europa League43

URNIETA 2018-04-14

Martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitarte, Les Eglantins txapelketa jokatu da Hendaian. Infantil txiki eta azken urteko alebinek osaturiko urnietar taldea garaile izan zen. Finalean Arlac taldea 1-0 garaitu zuten.

“Ondo nago, istripu larria izan nuen baina miraria gertatu zen”42

URNIETA 2018-04-14

Mendi Film Festival jaialdiko lan ezberdinak eskaini zituzten bart arratsean Saroben, eta bertan herritarren aurrean agerpena egin zuen Jokin Lizeaga mendi lasterkariak. Aitor Elduaien kazetariak gidatutako saioan, ikusleen omenaldia jasotzeko Lizeaga taula gainera igoarazi zuen. Lizeagak egunotan jasotako elkartasuna eskertzeko hitza hartu zuen:

EuskalPod jardunaldia, larunbat honetan47

URNIETA 2018-04-13

EuskaDigital, EuskoNet eta Udalak sustatuta, jardunaldi irekiak izango dira egun osoan zehar Lekaio kultur etxean. Doakoa eta irekia da interesa izan dezakeen ororentzat. Adituen topagune izan nahi du, erabiltzaile berrien erakusleiho.

“Bost solairuko etxe batetik jausi eta kontatzen ari naiz. Pentsa..."46

URNIETA 2018-04-13

Ezbehar larria gertatu eta bi egunera Jokin Lizeaga irrifartsu agertu da Urnietako Etxeberri plazara, Aiurrirekin zuen hitzordura. Ainhoa bikotea alboan duela, errenka, baina oinez erritmo bizian agertu da. Kontakizun latza eskaini du, zirraragarria.

[Elkarrizketa: Andoni Urbistondo]

250 urnietar behar dira ekainaren 10eko giza-katerako45

URNIETA 2018-04-13

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko dituen giza-kateari buruzko informazio karpa jarri du Gure Esku Dago-k Zaldundegi plazan. 250 urnietar behar dira giza-kateko 500 metro osatzeko. 21:00ak arte egongo da informazio karpa Zaldundegiko Plazan.

Gure Esku Dago taldeak karpa ipiniko du Zaldundegiko plazan59

URNIETA 2018-04-12

Ostiral honetan arratsaldeko 18:00etatik aurrera, "Eman eskua etorkizunari" kanpainaren baitan.