Irigoien Urnietako desafioko harriekin garaile

URNIETA 2017-10-24

Joan zen igandean Diva harri txapelketa ospatu zuten Aiako idi-proben plaza estalian, 220 ikusleren aurrean. Txapelketa honen berezitasuna izan zen, duela 55 urte Tolosako zezen plazan Juan Iguaran eta Martin Lizeaga urnietarren arteko apustu sonatuan erabilitako bi harriak erabili zituztela partehartzaile izan ziren bederatzi harri-jasotzaileek.

Zaborren bilketa sistema azaltzeko azken egunak

URNIETA 2017-10-23

Urnietan organikoaren eta errefusaren edukiontziak, derrigorrean, txartelarekin ireki behar dira. Materia organikoa biltzeko edukiontzi marroia egunero ireki ahal izango da; errefusaren edukiontzi grisa, berriz, asteazken eta igandetan soilik. Informatzaileak kalean ibiliko dira gaur eta bihar, xehetasunak eskainiz:

Zanpatuzen irteera bertan behera geratu da

ZANPATUZ MENDI ELKARTEA 2017-10-19

Larunbat honetarako euskal Pirinioetara antolatutako irteera atzeratzea erabaki da, eguraldiaren aurreikuspena kaskarra delako. Gaur gaurkoz atzeratu egin dute hitzordua. Ia ziur urriaren 28ra atzeratuko da. Data zehatza, datozen egunetan.

Zanpatuz taldearen irteera Etxekortiara

ZANPATUZ MENDI ELKARTEA 2017-10-16

Hilaren 21ean goizeko zazpiretan irtengo da autobusa Matxo tabernatik, eta Baxe Nafarroako Donaixti-Ibarreraino joango dira. Ibilaldia zailtasun ertainekoa da, 6-7 ordukoa, eta gainditu beharreko desnibel positiboa 1.000 metrotik gorakoa da.  

Juan Jose Izeta Urnietako zinegotziaren historia

URNIETA 2017-10-23

1936ko gerran erail zituzten Gipuzkoako hogei alkate eta zinegotzi omendu zituzten Deban, urriaren 15ean. Haietatik bat urnietarra zen, Juan Jose Izeta Urnietako zinegotzi jeltzalea.

Informazio guneak bilketa sistema berria azaltzeko

URNIETA 2017-10-20

Urnietan organikoaren eta errefusaren edukiontziak sarraila elektronikoarekin ireki beharko dira derrigorrean. Udalak adierazi duenez, “edukiontzi berriak irekitzeko sistema oso erraza da, baina sor daitekeen edozein zalantza argitzeko azalpen praktikoak emango ditugu. Hitzorduak Birziklapenaren inguruko beste edozein zalantza argitzeko ere baliatu ahal izango dira”. Hitzorduak:

Mintzalaguna egitasmoa abiatzear da Urnietan

URNIETA 2017-10-19

Urnietako AEKk deialdia igorri du, datorren asterako hitzordua iragarriz: “Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko garaia heldu zaigu eta Urnietako AEK euskaltegi berrian aurkezpena egitera goaz. Datorren urriaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, euskaltegian”.