Postontzia

2018-10-25

Etorkizuna eraikitzen ari omen dira...

Olanok eta Asensiok, hedabide batzuen laguntzarekin (El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa eta EITB) klima aldaketaren kontra lan egingo dutela diote. “La valorización energética contribuye a frenar el cambio climático” zioen Foru Aldundiko Ingurumen diputatu den Jose Ignacio Asensiok El Diario Vasco egunkarian.

2018-10-19

Sanmieletako gertakizunak

Denok dakigu festen helburua ongi pasatzea dela, herrian egiten diren jardueratan parte hartuz eta giro sano eta lagunkoiaz gozatuz. Ez da ba hori nire bi lagunei gertatu zaiena, joan den irailaren 28an txosnagunean zeuden kontzertu bat ikusten eta taldeak eszenatokira igotzera gonbidatu zuen hauetako bat, eszenatokian txorakeriaren bat esan eta jaitsi zenean, lau neska hurbildu zitzaizkion eta haietako batek ukabilkada bat eman zion. Beste laguna gerturatu zen, zer gertatzen ari zen jakiteko eta momentu horretan eszenatokitik oihuka hasi ziren: “Erasotzaileak kanpora”.

2018-10-19

Azarotik aurrera emaitza onen bila

Aurreko asteazkenean –urriak 10– EH Bilduren Udal gobernuak, Ganemos eta Irabaziko zinegotziek eta Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakariak Andoain osoan errefusarentzako edukiontzi gris txipdunaren ezarpena aurkeztu zuten Sorabillan, edukiontzi hori proba pilotu moduan ezarri den auzoetako batean, Alejandro Calonge eta Olagainekin batera.

2018-10-18

Pinua eta Gipuzkoako Aldundiaren baso-politika

Gipuzkoako pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, baso-kudeaketaren gaiak gaurkotasuna hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen jarduna da idatzi honen bidez eztabaidatu nahi duguna. Egurgintzaren sektoreko profesionalek Pinus radiata espezieak bizi duen baso-osasun egoerari irtenbidea ematea eskatzen dute, baina horretarako erabiltzen dituzten argudioak ez dira onargarriak gure ustetan.

2018-10-11

"Orain presoak"

Irailaren 8an eman genuen prentsaurrekoan, Espainiar Gobernu berriak egungo espetxe politikaren inguruan emandako jarrera aldaketaren inguruko balorazioa egin genuen, emandako aldaketa hori pozez eta itxaropenez jaso genuela adieraziz, baina baita bide orri baten falta nabari genuela argituz ere.

2018-09-25

Isurketa berria Leitzaranen

Irailaren 15ean isurketa berria gertatu zen Leitzaranen. Herritar batek jakinarazi bezain pronto, 112ra deitu genuen.

2018-09-17

Zorionak titulua lortu duten ikasle guztiei

Zorionak eman nahi dizkiegu joan den ikasturtean A1, A2 eta B1 mailako titulua akreditatu eta B2 eta C1eko titulua lortu duten gure ikasle guztiei. 

 

2018-09-12

Hekimenek alardearen berri ematen ari ziren kazetarien aurkako erasoak salatzen ditu

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak larunbatean Hondarribiko alardearen berri ematen ari zirela hainbat kazetarik jasandako erasoak salatu nahi ditu eta, bide batez, elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die beraien lana egiten ari zirela erasotuak izan ziren kazetari horiei denei.

2018-07-28

EITB

Gipuzkoarroi Zubietako errauskailuak kezkatzen gaitu, eta asko. Hori dela-eta, errauskailuaren aurkako koordinadora kideak, behin eta berriro, eskatzen ari gara gai horretan aditu direnen arteko eztabaida saio bat bai telebistan bai irratian. Aldiz ikusten dugu nola horietan errauskailuaren aldeko direnak bakarrik dutela espazio bat, hau da, Asensio eta Olano. Beti adierazten nola sekulakoa izango den, zenbat lanpostu sortuko dituen…

2018-06-28

Eskerrik asko Andoain

Eskerrik asko Andoain! Udako solstizioarekin su majikoa piztutzeko zain egoten gara. Ohitura zaharrak dioen bezala, urteko gauza txarrak sutara bota eta hurrengo urteko desio berriak eskatzeko su majikoa pizten dugu. Une erakargarriak dira, herria bertan elkartzen da. Dantzatzen diogu. Kantatzen diogu. Suak duen erakargarritasunari so egoten gara. Hantxe bidaltzen dizkiogu geure nahiak betetzeko esperoan.

2018-05-04

Andoaingo kale-garbitzaileen aldi baterako lan-poltsaren sorrera dela eta

Idatzi honen bidez, kale garbitzaileen lan-poltsarako hautagaiei bigarren ariketa egiteko modua salatu nahi dugu.

2018-04-12

Bankua

Batek baino gehiagok, pentsatuko du idatziaren izenburuari begira jarriz, euroez edo diruaz arituko naizela, edo pil-pilean dagoen pentsio duinei buruz arituko naizela. Ez da hori, kasu honetan gauza sinplegoa da, erraza eta beharrezkoa: "Banku bat" soilik. Gaiak duintasunarekin zerikusia du, herrikideon bizitza kalitatea hobetzearekin.

2018-04-05

Gipuzkoako Foru Aldundiari

Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den urteko abuztuan argitaratu zuen Buruntzaldearako autobus zerbitzuei zuzendutako aurreproiektua. Bertan dakizuenez, murrizketa nabarmenak proposatzen ziren. Hau onartezintzat joaz, 4000 alegazio inguru sartu ziren eta 7000 sinadura bildu. Ezin ahantzi ere, gai honen harira herritarrek egindako hainbat agerraldi eta mobilizazio.

 

2018-03-14

“Menpekotasunetik askatasunera, BURUJABE HOBE” Independentistak Sareak duen Aberri Eguneko lema

2018ko Aberri Eguna, apirilaren 1ean, Iruñean, ospatzeko deia zabaldu zuen Independentistak Sareak duela hilabete. Ohiko moduan, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuz, egun osoko egitaraua izango da: eguerdian manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo dira eta, ondoren, ospakizunak segida izango du Iruñeko kaleetan zehar.

2018-03-02

Eskerrik asko

Piano jaialdiaren 13.edizioa bizitu berri dugu Andoainen, asteburu honetan. Deiadar elkartearen antolakuntza paregabeak Euskal Herri osoko piano joleak, haur zein gazte, Basterora gerturatzen dizkigute.

Iritzi emaile gehiago

--include('_includes._eskZut')