LARRAUL 2018-06-21 13:02

Larunbatean sua piztuko da Larraulgo plazan

Udako solstizioari ongi etorria eman asmoz, larunbat honetan, sua piztuko da Larraulgo plazan.

Egitaraua: 

Larunbatean sua piztuko da Larraulgo plazan

17:00etan herriko plazan elkartuko dira hainbat prestaketa egin eta panpina egiten hasteko.  

Iluntzeko 21:00etan barrikote-afari herrikoia antolatu du jai batzordeak. Afaria norberak ekarri beharko du, eta mahai, aulki, sargado-barrika eta ura berriz, jai batzordearen esku geratuko da.

Sua 22:00ak aldea piztuko da. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image