Antselmo Larrarte zendu da50

LARRAUL 2018-07-05

Larraulgo Larrunbide Etxeberri baserrian jaio zen Antselmo Larrarte Roteta, 1932an. Aiurriko kolaboratzaile fin, joan den uztailaren 1ean zendu zen.

Herri afaria eta sua Larraulgo plazan132

LARRAUL 2018-06-24

Plazan lagun asko hurbildu ziren, San Juan suaz eta herri afariaz gozatzera.

[Argazkiak] [Bideoa]

Maddi Etxeberriak bere lehen eleberria aurkeztu berri du173

LARRAUL 2018-06-22

Hilaren 11an Maddi Etxeberriak “Zein usain dute oroitzapenek” eleberria aurkeztu zuen Erein argitaletxerekin batera.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Larunbatean sua piztuko da Larraulgo plazan166

LARRAUL 2018-06-21

Udako solstizioari ongi etorria eman asmoz, larunbat honetan, sua piztuko da Larraulgo plazan.

Egitaraua: 

Iraide Tejeria, idazle sena duen larrauldar gaztea252

LARRAUL 2018-06-07

Duela hiru urte inguru hasi zen Iraide Tejeria larrauldarra idazteko zaletasuna garatzen. Hamabi urte ditu, eta saritua izan da hainbat sariketatan.

Larraulgo kirol astea331

LARRAUL 2018-05-25

Aste osoko egitarau oparoa izan dute Larraulen. Maiatzaren 13an, Erniopeko mendi martxako ibiltariak hartu zituzten, eta horixe izan zen kirol astearen abiapuntua.

[Argazkiak]

Kronoigoera eta bertso-pelota Larraulgo kirol astean349

LARRAUL 2018-05-18

Kronoigoeran helduetan Josemi Mugika izan da azkarren igo dena Larrauldik Asteasura, eta haurretan Eñaut Urkaregi. Pelotan hernaniarrak nagusitu dira 22-17 Lizaso eta Esnaolaren aurka. Bertsotan Oihana Iguaran eta Beñat Gazteumendi jardun dira.

[Kronoigoera | Bertso-pelota]

[Bideoa]

Emaitzak:

Hasi da kirol astea377

LARRAUL 2018-05-14

Aste osoko egitarau oparoa prestatu dute Larraulen. Erniopeko mendi ibialdiko ibiltariak hartu zituzten atzo eta, gaur, frontenis txapelketa eta Tolosaldeko arraun klubeko nesken hitzaldia izango dituzte.

Egitaraua:

Larraulgo liburutegia, berritua387

LARRAUL 2018-05-13

Udaletxeko bigarren solairuan kokatua dago Larraulgo liburutegia. Astean behin zabaltzen zuten orain arte, eguneroko zerbitzua eskainiko du aurrerantzean.

Larraul-Asteasu apustua maiatzaren 19an399

LARRAUL 2018-05-10

Larraulgo kirol astea ospatuko da maiatzaren 13tik 19ra bitartean. Bertako ekintzetako bat izango da gazteen arteko herriarteko apustua.

Lihoaren prozesua erakusten, San Telmo museoan550

LARRAUL 2018-04-14

2016ko udazkenean landu zuten Larraulen lihoaren prozesu osoa, hazia ereitetik oihala ehuntzeraino. San Telmo museoan erakutsi dute bide hori, Pazko astean.

Ait Chaou eta Baraibar garaile Larraulen616

LARRAUL 2018-03-19

Eguraldi makurra izan zuten atzoko korrikalariek. Nolanahi ere, ez zuten hutsik egin eta irteera puntuan, kirolari asko bildu zen Larral-Ernio-Larraul lasterketan parte hartzeko prest. Hirumugarrietatik gora elurra izan zuten eta lokatzak ere erorikoak eragin zituen. Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen azkarrena gizonezkoen artean, Leire Baraibar izan zen garaile emakumeetan.

[Argazkiak]

Larraulera ere iritsi da elurra705

LARRAUL 2018-02-28

Elurra mara mara hari du Larraulen ere. Hemen Eider Arozenak bidalitako argazki batzuk

[Argazkiak]

Herri Ostatua kudeatzeko lehiaketa luzatu dute750

LARRAUL 2018-02-20

Luzatu egin dute Larraulgo Ostatuko taberna-jatetxea bost urtez kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea. Martxoaren 9ra arte zabalik egongo da horretarako aukera. Interesa duenak Larraulgo udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko du dokumentazio guztia. Proposamenarekin batera, Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Pleguan eskatutakoa aurkeztu beharko da, hau da, 3.000 euroko bermea. Informazio gehiago: 943 693 042, www.larraul.eus edo idazkaria@larraul.eus.

Inauteriak Larraulen791

LARRAUL 2018-02-09

Etxeko mozorrorik dotoreenak jantzi eta kalera atera dira Larraulgo gazte zein helduak inauteriei ongi etorria emateko.

[Argazkiak]