Ikusi guztiak
URT
22
0

Mendiz mendi Urnietatik inauteri giroko Leitzara

Datorren urtarrilaren 27an urteko lehen mendi irteera antolatu du Zanpatuz elkarteak. Iaz bezala, Leitzako inauteriei bisitaldia egingo diete. Beti ere, irteera eguraldiaren baitan izango da

Zanpatuz mendi elkarteak urteko lehen irteera antolatuko du, Leitza aldera. Zazpi ordu inguruko ibilbidea izango da, maila ertainekoa eta izena eman nahi duenak urtarrilaren 23a baino lehen egin beharko du Xauxar eta Kantoi tabernetan, edota Ikasmin akademian. Irteerak badu berezitasuna, izan ere Leitzan inauteria ospatzen baita.  Hasteko eta behin, irteera amaituta, Leitzako kiroldegian dutxa beroa hartzeko aukera izango da 3 euro ordainduta. Leitzan bertan Arakindegia jatetxean bazkaldu eta gero, Urnietara busez itzultzeko bi aukera izango dira, iluntzeko 20:00tan lehena eta beste goizaldean. Bigarren aukera horren alde egiten duenak izena ematerakoan jakinarazi beharko du. Bidaiaren prezioa 15 eurokoa da (bazkideek 10 euro), eta bazkariarena 25 euro. Bi kasuetan izena emandakoan ordaindu behar da.  

Motxila, bezperatik 

Ohar garrantzitsua: mendizaleek bezperatik motxila uzteko aukera izango dute Ikasmin akademian, arratsaldeko 15:30etik 18.30era. Leitzara iristean, bertan jasoko dituzte motxilak. 

Hori bai, mendi ibilaldirako jantzi egokiak eta jan-edanak  norberak eraman beharko ditu.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman