Ikusi guztiak
AZA
13
0

Udalaitz aldera irteera, Zanpatuz elkartearekin

Maxi Manso izango da antolatzailea, eta aukeratu duen mendia Udalaitz da, Arrasaten dagoen 1.120 metroko altuerako mendia. Irteera honetan parte hartzeko izena eman behar da  Xauxar eta Kantoi tabernetan, edota Ikasmin akademian. Azaroaren 22ra arte epea zabalik dago. 

Udalaitz 1.120 metroko altuerako mendia. Harritsua da, eta irteera egiteko derrigorrezkoa da eguraldi lehorra, Udalaitzeko jaitsiera arriskutsua baita zorua irristakorra dagoenean. Eguneko eguraldiaren arabera, irteera egin edo ez aztertuko da, eta eguraldia txarra balitz, Urnieta inguruan ibilbide errazagoa egitea proposatuko zaie parte hartzaileei.
Arrasateko Udala auzotik abiatu eta Besaiderantz joatea da asmoa, han dagoen hildako mendizaleen omenezko oroigarria ezagutzeko.

 Ohi bezala, bazkideek 10 euro ordainduko dute, eta bazkide ez direnek 15. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman