Ikusi guztiak
EKA
14
0

Juankarren ibilbidea, larunbat honetan

Adarra, Onddi, Buruntza eta Santa Barbara arteko zeharkaldian Juankar Alberdi Martiarena gogora ekarriko dugu larunbat honetan. Preso zegoela, Herrera de la Manchako espetxean hil zen.

  • Irteera: 06:00 San Juan plazatik.
  • Zailtasuna: Ertaina, 6-7 ordu.
  • Jana, dana: Bakoitzak berea.
     

URT
22
0

Mendiz mendi Urnietatik inauteri giroko Leitzara

Datorren urtarrilaren 27an urteko lehen mendi irteera antolatu du Zanpatuz elkarteak. Iaz bezala, Leitzako inauteriei bisitaldia egingo diete. Beti ere, irteera eguraldiaren baitan izango da

AZA
24
0

Bertan behera geratu da Zanpatuz taldearen irteera

Asteburuari begira eguraldiaren aurreikuspenak ez dira batere onak, eta Udalatx mendia harritsua izanik, asteburu honetarako antolatuta zegoen irteera bertan behera uztea erabaki dute. 
Ez da bestelako planik egingo, beraz, hilabete honetan.

AZA
13
0

Udalaitz aldera irteera, Zanpatuz elkartearekin

Maxi Manso izango da antolatzailea, eta aukeratu duen mendia Udalaitz da, Arrasaten dagoen 1.120 metroko altuerako mendia. Irteera honetan parte hartzeko izena eman behar da  Xauxar eta Kantoi tabernetan, edota Ikasmin akademian. Azaroaren 22ra arte epea zabalik dago. 

AZA
10
0

Mendi bizikleta irteera azaroaren 18an

Zanpatuz mendi taldeak bi irteera antolatu ditu, azarorako. Azaroaren 18an izango da lehena, larunbatarekin. Mikel Bergara eta Manex Altuna antolatzaileek Andatza aldera bizikletaz joateko ibilbidea prestatu dute, Lasarte-Orian barrena, Andatzatik Urnietara bueltatzeko. 

Zanpatuz Mendi Elkartea

Urnietak duen ingurua eta mendi aberastasunak, bertarako afizioa haundia izatera bultzatzen du. Mendi ibiltari zein lasterkari ugari ditugu herrian. Baina, talde horri forma ematea falta zitzaigun eta horretarako, 2015. urtarrilean, zanpatuz izena eman