Ikusi guztiak
OTS
04
0

MIKROKREDITUAK: FIARE Elkartea eta Andoaingo Udalaren arteko hitzarmena.

Mikrokreditoak. Mailegu txikiak dira, finantziazio zailtasunak dituzten pertsonentzat, ohiko diru laguntzetan aurreikusita ez daudenean. Eredu ekonomiko alternatiboak aurrera!  Fiare  BankaEtikoa

Aurreko ostiralean, Udalak Fiare elkartearekin lankidetza Hitzarmena sinatu du eta, honekin batera, langabezian, pobrezia edo bazterkerian dauden pertsonei zuzendutako mikrokredituen programa aurkeztu. Andoaingo Udalak, Fiare elkartearekin, StopEtxekaleratzeak eta Caritas elkarteekin elkarlanean, gehienez 2.500 eurotako eta gutxienez 600 euro, interesik gabeko maileguak emango ditu oinarrizko gastu bati aurre egiteko, bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendua, beti ere, beste dirulaguntzen bitartez lortu ez badaitezke.

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Fiare Banku Etikoa

Andoaingo FIAREren aldeko taldea hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan gure arreta puntuan elkartzen garela jakinarazi nahi dizugu, 18:00etan: han izango gaituzue proiektu honetan interesatuta dauden  pertsona guztiekin egoteko prest.