Ikusi guztiak
ABE
22
0

Ohiturari jarraituz Olentzero eta Mari Domingi badatoz

Egape elkarteko helduen dantza taldeak, Txanbolin txistulari eta On Bosko bandarekin batera, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete larunbat arratsaldean, arratsaldeko 18:00ak adera Berrasoetako parkertik datozenean.

Aurten, festa eta dantza giroa areagotu eta sustatzeko asmoarekin, Guria eta Zaldundegiko plazan dantza taldearen saioak, plaza-dantza herrikoiekin partekatuko dira, nahi duen guztiak, heldu eta txiki, amon eta gazte, guraso, osabak, izebak… dantzatzera animatuz.

On Bosko bandak alaituko du plazatik plazarako kalejira eta desfilea San Joan plazan amaituko da dantza taldeak Olentzero eta Mari Domingiri eskainiko dion “Ole Olentzero”  koreografiarekin.

Harrera egin ondoren, herriko haur guztiek Olentzero eta mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango dute, bertan eskutitza utziaz, eta gaztain eta madalena goxoak janaz.

Iruzkina Idatzi

Captcha image