Ikusi guztiak
ABE
22
0

Ohiturari jarraituz Olentzero eta Mari Domingi badatoz

Egape elkarteko helduen dantza taldeak, Txanbolin txistulari eta On Bosko bandarekin batera, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete larunbat arratsaldean, arratsaldeko 18:00ak adera Berrasoetako parkertik datozenean.

IRA
19
0

Dantza soka prestatzeko entseguak

Dantza soka prestatzeko lehen entsegua astearte honetan izango da Saroben, 20:15etan hasita. Edu Muruamendiarazen esanetara, datorren irailaren 25ean, 26an eta 27an entsegu gehiago deitu dituzte arratsaldeko 19:00tan hasi eta 20:15ak arte.

IRA
18
0

Plazara plazerez ikuskizuna larunbat honetan

Irailaren 23an, larunbatarekin, "Plazera plazerez" ikuskizuna taularatuko du Egape DT taldeak Saroben. Ekainean izandako arrakasta handiaren ondotik, berriro ikusteko aukera dago. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Sarrerak astelehen honetatik aurrera salgai daude Sarobeko bulegoetan.

UZT
03
0

Saioa Vilafranca del Penedès herrian

Joan zen asteburuan Egape DT taldeko 25 kide dantzari aritu ziren Kataluniako Vilafranca del Penedès herrian, hango Falcons taldeak gonbidatuta. 

[Argazkiak]

EKA
20
0

Ikuslegoa aho bete hortz utzi zuen ikuskizuna

Ahaztuko ez den emanaldia eskaini zuen Egape Dantza Taldeak, joan zen larunbatean. Azpiegitura tekniko bikainean erantzun paregabea eskaini zuten dantzariek, urteurrena borobilduz. Mila ikusleren aurrean dantza saio ikusgarria eskaini zuten. Dantzariek "Sagarra jo" dantzatuz gau majikoa agurtu zuten.

Plazara Plazerez aurkezpena: