Ikusi guztiak
OTS
11
0

Sukaldaritza tailerra ostiralean, Andoainen

Guraso eta helduentzako tailerra prestatu du Andoaingo Mintzalaguna taldeak, Bidaide egitasmoaren barruan. Kasu honetan, brotxeta dibertigarriak egingo dituzte. Saioa doakoa da, eta 5 eta 10 urte bitartekoentzat zuzendua dago. Andoaingo ludotekan izango da hilaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean. Aldez aurretik izena ematea gomendatzen da

Sukaldaritza dibertigarria izan daitekeela badakigu. Horregatik, oraingoan brotxeta erraz eta dibertigarriak egiten arituko dira ostiralean, Andoaingo Ludortekan. Tailerra doakoa izango da, eta guraso eta haurrak elkarrekin ondo pasatzeko helburuaz antolatu dute, testuinguru euskaldunean jolasean jarduteko. Parte hartzeko asmoa izanez gero, izena ematea gomendatzen da, euskaltegira bertara joanda edo telefonoz deituta. 943 59 17 04/ 662 132 558

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.