Ikusi guztiak
MAI
07
0

Aplikazioak euskaraz eta Urmara museora bisita: euskaraz gozatzeko aukerak!

Maiatzaren 18an, 17:30ean, Andoiango Bastero kulturgunean 'Aplikazioak euskaraz' ekintza antolatu dugu, eta maiatzaren 19an, berriz, Alkizako Urmara museora joango gara 10:30ean.

'Aplikazioak euskaraz' ekimena 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi duten umeek heldu batekin bertaratu beharko dute. Etxetik telefonoa edo tableta eramatea gomendatu dute, erakutsitako aplikazioek nola funtzionatzen duten momentuan bertan ikusi ahal izateko. Ekintza honekin emango zaio amaiera 2017-2018 ikasturteko Bidaide izeneko ekimenari: aurten, gozogintza tailerra, jolas kooperatiboak, ipuin kontalaria, eskulan tailerra eta dantza tailerra antolatu ditugu.

Mintzalagunek, berriz, Alkizako Urmara museora joateko aukera izango dute hilaren 19an: Koldobika Jauregiren museoan bisita-gidatua egingo dute, baita hamaiketakoa ere. Helduek ekainean egingo duten karaokearekin emango diote amaiera ikasturteari.

Inork parte hartu nahiko balu, deitu Andoaingo AEK euskategira edo udaleko euskara zerbitzura. Animatu eta parte hartu!

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.