Ikusi guztiak
AZA
28
0

Aplikazioen hitzaldia, arrakastatsua!

BIDAIDE egitasmoaren barruan, euskarazko aplikazioen inguruko hitzaldia izan genuen pasa den astean Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean. Iurdana Acasuso Azkue Fundazioako zuzendariak gaur egun sarean ditugun aplikazioen berri eman zigun, guztiak ere euskaraz eta haurraren heziketarako lagungarriak direnak.

AZA
09
0

Sukaldaritza makrobiotikoa ikasi dute Mintzalaguneko kideek!

Arratsaldeko 18:00etan elkartu ginen atzo Andoaingo Mintzalaguna ekimeneko hainbat partaide Peña Santa Krutz elkartean. Bertan, sukaldaritza makrobiotikoa zer den azaldu ziguten eta hainbat plater “prestatzen” ikasi genuen.

URR
18
0

Xabier Payaren ekitaldiarekin abian da Mintzalaguna!

Xabier Payaren 'Piano gaineko bertso-gogoetak' ekitaldi goxoaz gozatzeko aukera izan zuten atzo 19:00etan Andoaingo udalbatzara bertaratu ziren Mintzalaguneko hainbat kidek eta herritarrek.

URR
10
0

Andoaingo Mintzalagunaren hasiera ekitaldia!

Gainerako herri askotan bezala, Andoaingo Mintzalaguna ere abian da. Aurten ekitaldi bereziarekin emango zaio hasiera, eta ikuskizun paregabea antolatu dute, hilaren 17rako, 19:00etan herriko udaletxean.

IRA
17
0

Eman izena Andoaingo Mintzalagunean eta praktikatu euskara

Euskara praktikatu nahi baduzu edo horretan lagundu, eman izena Andoaingo Mintzalaguna ekimenean. 

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Euskara praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Astean ordubetez, taldetxotan elkartzen dira (2-4 lagun) euskaraz modu librean aritzeko beste ekintza bat egiten duten bitartean.