Aplikazioen hitzaldia, arrakastatsua!

MINTZALAGUNA 2018-11-28

BIDAIDE egitasmoaren barruan, euskarazko aplikazioen inguruko hitzaldia izan genuen pasa den astean Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean. Iurdana Acasuso Azkue Fundazioako zuzendariak gaur egun sarean ditugun aplikazioen berri eman zigun, guztiak ere euskaraz eta haurraren heziketarako lagungarriak direnak.

Xabier Payaren ekitaldiarekin abian da Mintzalaguna!

MINTZALAGUNA 2018-10-18

Xabier Payaren 'Piano gaineko bertso-gogoetak' ekitaldi goxoaz gozatzeko aukera izan zuten atzo 19:00etan Andoaingo udalbatzara bertaratu ziren Mintzalaguneko hainbat kidek eta herritarrek.

Eman izena Andoaingo Mintzalagunean eta praktikatu euskara

MINTZALAGUNA 2018-09-17

Euskara praktikatu nahi baduzu edo horretan lagundu, eman izena Andoaingo Mintzalaguna ekimenean. 

Asteartean karaokearekin agurtuko dugu ikasturtea!

MINTZALAGUNA 2018-06-13

Asteartean, ekainak 19, Andoaingo Olajauna tabernan karaokea antolatu dugu, eta mintzalagunok eta Andoaingo AEK-ko ikasleek ikasturteari amaiera emango diogu bertan.

ADI LAGUNOK! LAGUNTZA BEHAR DA!!

FIARE BANKU ETIKOA 2018-06-08

Asteburuan zabaldu da Grezian errefuxiatuekin lanean dabiltzan taldeek janari eta diru gabe geratzen ari direla.

Sukaldaritza makrobiotikoa ikasi dute Mintzalaguneko kideek!

MINTZALAGUNA 2018-11-09

Arratsaldeko 18:00etan elkartu ginen atzo Andoaingo Mintzalaguna ekimeneko hainbat partaide Peña Santa Krutz elkartean. Bertan, sukaldaritza makrobiotikoa zer den azaldu ziguten eta hainbat plater “prestatzen” ikasi genuen.

Andoaingo Mintzalagunaren hasiera ekitaldia!

MINTZALAGUNA 2018-10-10

Gainerako herri askotan bezala, Andoaingo Mintzalaguna ere abian da. Aurten ekitaldi bereziarekin emango zaio hasiera, eta ikuskizun paregabea antolatu dute, hilaren 17rako, 19:00etan herriko udaletxean.

Juankarren ibilbidea, larunbat honetan

ZANPATUZ MENDI ELKARTEA 2018-06-14

Adarra, Onddi, Buruntza eta Santa Barbara arteko zeharkaldian Juankar Alberdi Martiarena gogora ekarriko dugu larunbat honetan. Preso zegoela, Herrera de la Manchako espetxean hil zen.

  • Irteera: 06:00 San Juan plazatik.
  • Zailtasuna: Ertaina, 6-7 ordu.
  • Jana, dana: Bakoitzak berea.
     

ALTERNAKTIBA AZOKA: LARUNBATEAN

FIARE BANKU ETIKOA 2018-06-10

Giro ederra izango dugu: azokaz gain, janari bilketa eta rock jaialdia

ALTERNAKTIBA azoka

FIARE BANKU ETIKOA 2018-06-07

EKAINAREN 16ean: ALTERNAKTIBA – Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka