2018-06-21 1

Txapelketak

Edozein gaietan dala ere, zorionez txapelketaren paltarik ez degu; da izen aundikoak ez gutxi da oietako bat, eskuzko pelotako buruz-buruzkoa degula esan bear.

Ain zuzen, 2018koan amasei pelotari partaide zirala apirillaren 13an izan zun asera Ataunen eta amaieran maiatzaren 27an, Bilbaon.

Amasei partidu jokatu dira guztitara, eta prontoira joateko nagi samarra baldin bagera ere, telebistari esker artu genitun gozatu ederrak. Leio txiki ori eskertzen ote degu bear bezela?

Nolako partiduak ziran? Edozein lanetan dela ere, txarra geiago izaten da ona baiño eta pelotan ere bai noski, ustegabeko ederrak ere bai, adibidez, Bengoetxea VI txapeldunari, Elezkano IInak irabazi zion ura, 22 eta 14ko emaitzarekin.

Albisu

1.- Ataungo seme Albisuk

sarri egiten du dir-dir.

Osatutzen da gizona eta

osatzen da pelotari.

Ona da baiño obeagoa

izanlitzake aldiz.

Jotzen dun pelota asko palta,

sarri izango ez balitz.

 

Zabaleta

2.- Naparroako Etxarrin jaio

da indartu zen luzea

atzelari bat nun billatu leike

Zabaleta baiño obea?

eta dabillen leku danetan

apala eta noblea.

Gure kirola edertzen duan

pelotari dotorea.

 

Elezkano II

3.- Txapelketa danetan agertzen da

uste gabeko izarra,

Elezkano bigarrena dala

degu aitortu bearra,

berez ezkerra degularikan

eskubia ez du txarra,

sakez orrela miatutzen du

ezker paretan baztarra.

 

Arteaga II

4.- Arteaga bigarrena degu

bere erria Lasarte

aita ere pelotaria zan

sasoia zeukan bitarte

orain semearen itxaropena

dauzka ogeita bi urte,

bere jokerak eta gogoak

zerbait esaten digute.

Erretegi bi

5.- Erretegi Bi pelotaria

gozua bezin apala

esan liteke binaka baiño

bakarka obea dala,

nungua eta zein degun berriz

denok jakitun gerala,

esaera zarra gogoratzen da,

enborretaik ezpala.

t

Biktor

6.- Errioja beti izan degu

pelotarien seaska.

Besteak beste, Barberito bat

aztutzea errez ezta,

orain Biktor agertu zaigu

sasoia dula gaiñezka,

dantzan egin nai dunikan bada

errez jotzen du orkesta.

 

Jaka

7.- Lizartzatikan seme bikaiña

or agertu zaigu Jaka.

Aurtengo ontan luzitu zaigu

binaka eta banaka,

bere ezkerrak duan kakua

zabalera edo zearka,

galduan eta irabazian

etxetik dakarren marka.

 

Laso

8.- Lasorengatik zer esan leike

oraindikan hogei urte?

Aren gerriak eta besoak

erreuma aiderik ez dute.

Jaun zerukoak eman dizkio

bear dun ainbat birtute,

penagarria litzake noski

okerrik baldin balute.

 

Artola

9.- Arte bat baino geiago ditun

gaztea sortu Alegin,

pelotan ondo egiten du-ta

bertso berrietan berdin.

Artolak ogeita lau urte dauzka

orrekin ez da atsegin,

saia dedilla txintxarri otsa

urrutian entzun dedin.

 

Bengoetxea VI

10.- Bengoetxea seigarrena zegon

pelotarien txapeldun

aurten ere bera izango zala

asko ginaden fededun

Elezkanok menderatu zun

naiz pelotan ondo jardun,

irabaztunik izango bada

nola galtzailea bear dun.

 

Rezusta

11.- Izen aundiko pelotaria

Rezusta bergaratarra,

Olaizolak menderatu zun da

etxera juan bearra,

urrezko ezkerra daduka baiño

eskubia pattal samarra,

eskola ederra ikasita

etorri zan goizutarra.

 

Urrutikoetxea

12.- Urrutikoetxea pamatutxea

ez da noski pekatu-ta

Donosti orretara etorri zan

itxaropenak artuta,

jokoa ez da errenta noski

bear degu gogoratuta.

Bizkai aldera goibel joango zan

Altunak menderatuta.

 

Irribarria

13.- Irribarria aramarra degu

ogeita bi urte oraindik

pelotazaleak asko itxaro

gentzake berarengandik,

ezkertiarra degu bera baiño

utsegin gutxi eskubin.

Aure etxera bialdu zuan

Ezkurdian ogeita bik.

 

Ezkurdia

14.- Arbizuko semea Ezkurdiak

badauzka naiko meritu,

oker txarren bat izan ezean

ura zeinek errenditu?

Begiak argi, gerri-besoak

oso indartsuak ditu,

txapela jantzi bazuan ere

ez gendun zertan harritu.

 

Olaizola II-Altuna III

15.- Olaizola bigarren ori

zan partaiderikan zarrena,

beste taldean nagusitua

Altuna irugarrena,

aurki ikusi bearren gera

zein dan bieta onena,

ura izango da txapel ederra

Bilbon jantziko duena.

 

Altuna III txapeldun

16.- Amezketarrari mila zorion

eskeñi bear lenengo

aitormen ori egingo degu

bai ango ta bai emengo.

Amalau tanton zarra utziaz

txapela jantzi zun ondo.

Ogeita bi urte dauzka oraindik

azkena ez du izango.

Iruzkina Idatzi

Captcha image