2017-09-06

Heziketa kirol jardueran

Haurrak, txikitatik hasten dira ikastola eta eskoletan “Eskola Kirola” delakoan parte hartzen, baina, ba al dakigu nola eta zenbat kirol praktikatu behar duten? Munduko Osasun Erakundeak dio, haurrek egunean 60 minutuz kirol kementsu bat landu behar dutela.

uzenduz, oso garrantzitsua da haurrek egiten duten kirolarekin benetan gozatzea. Dibertsiorik gabekorik ez dute landuko inoiz, haurrek guztia ondo pasatzearekin lotzen baitute. Gainera, inozentzia hori elikatu behar diegu, benetan ondo pasa dezaten.

Entrenatzaileak formakuntza berezi bat edukitzea “Eskola Kirola”rako oso garrantzitsua da, jakiteko zein ariketa erabili noiz, eta zertarako egiten den ariketa bakoitza.

Gainera, lortu behar dena, nahitaez, haurrek, konturatu gabe, landu beharreko atalak edo funtzionalitateak garatzea da. Haurrek haziera aro desberdinak dituzte. Gehienbat, adinari erreparatzen badiogu; 8 urtetatik 11-12 urtetara haurrek haziera lineal bat jarraitzen dute (6cm urteko gutxi gora behera), eta bertan, ariketetan, nahiz eta dibertsioa izan garrantzitsuena, helmuga errazak ipintzen has gaitezke. Adibidez, haurrek dituzten abilezia teknikoekin, oharkabean, nahi gabeko erabaki taktikoak konbinatzen hasteko.

Beste alde batetik, orain arte gaizki ikusiak dauden “indar” ariketen inklusioa oso onuragarria da adin tarte hauetako haurrentzat. Astean 3 aldiz, beti ere giharrak, artikulazioak eta hezurrak zainduz, landu behar den moduan lantzen badugu. Beren pisu eta baliabide propioak aprobetxatuz egin daitezke. Hala nola, indar ariketak dira abdominalak, lunbarrak, flexioak, makurketak…

Hori guztiarekin batera, formakuntza –oso garrantzitsua– duten entrenatzaileek haurren koordinazioaren eta motrizitate finaren lantze prozesuan garapenaren abiadura handitzea lortu behar dute, ariketak behar bezala landuz. Haurren abilezia motoreak lantzen hasteko giltzarria da.

Alderdi fisikoak alde batera utziz, kalitatezko kirol bat jorratzera bultzatzen baditugu, haurrek onura ugari bereganatuko dituzte. Esate baterako, aktibitate eta ariketa inklusiboak erabili behar dira, haur guztiek ariketa guztietan parte har dezaten, inor alde batera uzteko aukerarik eman gabe. Neskek ere geroz eta kirol gehiago egiten dutela jakina da, baina ez da nahikoa. Beraz, joera hori areagotzeko ezinbestekoa da aurretiko motibazioa lantzea. Batez ere neskei zuzenduz, generoari erreparatzeko beharrik gabe edozein jardueretan besteen pare direla ikusaraziz.

Gurasoen parte hartze pasibo edo aktiboa oso garrantzitsua da. Entrenatzailea eta gurasoak dira haurren eredu, beraz, zintzo jokatzea ezinbestekoa da, eta gurasoak entrenatzaileari bere lana egiten uztea (eta haurren aurrean positiboak izatea) oso garrantzitsua da.

Konbinaketa horrekin haurren kirolarekiko grina eta gogoa piztea lortuko dugu, eta desiratzen egotea hurrengo entrenamendua noiz izango den berriro ere kirolaz gozatzeko, hau baita behar dena, haurrek disfrutatzeko eta era berean benetako bizitza osasuntsu bat edukitzeko.

Iruzkina Idatzi

Captcha image