Gure Gaiak > Xoxokako Jaiak 2018

Euriari irribarre egin zioten xoxokarrek jaien azken egunean

URNIETA 2018-10-15

Auzoko gazteek herri kirol saio ederra eskaini zuten. Sagarrak biltzen, lokotxak biltzen, txingan, korrika... proba ugari burutu zituzten. Aurtengo proba berria sagar azalak atoian sartzean zatzan, lehenago biltzen zuen bikotea irabazle. Barreak ez ziren falta izan proba horretan. Amaitzeko, sagardo dastaketa egin zuten.

[Argazkiak: Herri kirolak | Sagardo dastaketa]

Ospakizun ugari asteburu osoan

URNIETA 2018-10-13

Mus txapelketa, puzgarriak, betizu jatea eta gaupasa larunbat honetan. Igandean, berriz, gazteen arteko erakustaldi berria eta sagardo dastaketa.

Gabirondo eta Irazustabarrena garaile, Xoxokako desafio handian

URNIETA 2018-10-12

Suarri Irazustabarrenak eta Julen Gabirondok irabazi dute Xoxokako jaien barruan jokatu den desafio handia. Urtzi eta Beñat Telleria anaiak minutu eta bost segundu beranduago amaitu dute lehia, harria jasotzen, lasterka eta segan jardun ostean. Jendea erruz bildu da Xoxokan, eta desafioak ederki erantzun dio aurreko egunetan herri kirol munduan piztua zeukan ikusminari.

[Argazkiak]

Xoxokako gazteak indartsu giza proban

URNIETA 2018-10-12

Desafioa ez da herri kirolen lehia bakarra izan Xoxokan, gaurkoan. Arratsaldean, auzoko gazteak gogor aritu dira Giza Proban. Bi taldek egin diote aurre 550 kiloko harriari, beltzez eta horiz jantziak. Azkenean, talde beltzak irabazi du norgehiagoka, 50 plaza egin eta gero. Marka horretatik metro bakarrera geratu da talde horia.

[Argazkiak]

Desafio handiaren atariko kirol proba Xoxokan

URNIETA 2018-10-10

Herri kirolak eta Xoxoka elkar lotuta daude. Astelehenean jaiei hasiera eman zieten, kirol proba ezberdinen erakustaldiarekin. Tartean ziren ostiraleko desafio ikusgarrian parte hartuko duten Beñat eta Urtzi Telleria anaiak.

[Argazkiak]

[Bideoa]

Umorea nagusi, Xoxokako gazteen antzerkiaren eskutik

URNIETA 2018-10-10

Umoreari, xelebrekeriari, bapatekotasunari eta herri hizkerari heldu diote beste behin Xoxokako gazteek urteroko herri antzerkia burutzeko. Ez dira trebatzen saiatzen diren antzezlariak, baina ikusleak barrezka jartzeko adinako ikuskizuna eskaintzen dute, eta ez da gutxi hori.

[Argazkiak]  [Bideoa]