Gure Gaiak > Sorabillako Jaiak 2018

Aro bati amaiera eman diote Sorabillako jaietan

ANDOAIN 2018-09-13

Jai Batzordeak jaien antolakuntza uzteko asmoa iragarri zuen zikiro afarian. Hamabost urte daramate lanean kide gehienek, eta nekea sentitzen dute jada.

Oiartzabali omenaldia Sorabillako jaietan

ANDOAIN 2018-09-10

Jai batzordeak omenaldia eskaini zion herriko musikari eta sortzaile ezagunari.

Oiartzabal musikariari omenaldia Sorabillan

ANDOAIN 2018-09-09

Jai Batzordeak urtero antolatu ohi du omenaldi ekitaldia. Aurtengoan Joxe Mari Oiartzabal musikariari gorazarre egingo diote.

Gaurko egitaraua:

Buruntzak irabazi du auzoen arteko herri kirol txapelketa

ANDOAIN 2018-09-09

Auzoen arteko herri kirol txapelketa Santakrutzetan abiatu zen Santa Kruz, Goiburu, Etxeberrieta, Sorabilla eta Buruntzako auzotarren artean. Urtean zehar burutu diren jaialdiak amaituta, azken garailea Buruntza izan da. Gaur jaso dute saridunei dagokien saria, eta andoaindar askoren txalo zaparrada.

[Argazkiak] [Bideoa]

Kantari arituz eta sagardoa edanez amaitu dira jaiak Sorabillan

ANDOAIN 2018-09-09

Giro ederrean amaitu dira jaiak Sorabillan, sagardo dastaketarekin eta Kantujiraren saioarekin.

[Argazkiak]

Haurrentzat arratsalde aproposa Sorabillan

ANDOAIN 2018-09-08

Larunbata ekitaldiz beterik dator. Gaurko egitaraua:

Une hunkigarriak Sorabillako jaietako afarian

ANDOAIN 2018-09-08

Julian Lopez urtetan jai batzordeko buru aritu delako, gainerako jai batzordeko kideek omenalditxoa egin zioten jaien hasierako afarian. Zer esanik ez hunkiturik agertu zela omendua. Bestalde, Cesar Godoy jaietako lankide fidela aurten hil da eta haren familiari esker ona adierazi zioten.

[Argazki-bildumak: Pala | Afaria | Kontzertua]

[Bideoa: Omenaldia]

Herri krosa egunari hasiera emateko

ANDOAIN 2018-09-08

Mendi lasterketaren edizio berria antolatu dute, Sorabillatik Belkoain aldera. Andoni Etxezarreta eta Ane Zabala nagusitu dira.

[Argazkiak]

Sorabilla jaietan murgiltzear da

ANDOAIN 2018-09-07

Asteburu osorako ekitaldi ugari antolatu dituzte. 18:00etan izango da txupinazoa.

Egitaraua:

Ospakizunez beteriko asteburua Sorabillan

ANDOAIN 2018-09-05

Ostiralean hasi eta igandera bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Egitaraua: