Gure Gaiak > Santioak 2017

“PNVren gobernuak bultzatzen dituen jaiak, ez dira herrikoiak”

AMASA-VILLABONA 2017-08-03

EH Bilduk Santio Jaiei buruzko balorazioa eman du. Orokorrean, positiboki baloratu dituzte festak. Bestetik, Udalaren eta Maite Izaguirre alkatearen jarrera kritikatu du festetan izan duten jarreragatik.

EH Bilduren balorazioa Santio jaien inguruan:

Villabonako Udalaren balorazioa Santio Jaiei buruz

AMASA-VILLABONA 2017-08-02

Villabonako Udal gobernuak 2017ko Santio Jaiei buruzko balorazio positiboa egin du.

Hona hemen Santio Jaien balorazioa osorik:

Zortzi urte Remi gabe

AMASA-VILLABONA 2017-08-01

Zortzigarren urtez omenaldia egin diote Remi Ayestaran billabonatarrari, festen azken egunean. Remi Gogoan ekimeneko kideek oraindik aitortza eskatzen jarraitzen dutela adierazi dute. Villabonako Udalak festen egitarau ofizialetik kanpo utzi zuen ekitaldia, eta horren aurrean, Onddo Gazte Asanbladak bere egitarauaren barruan sartu zuen. Omenaldian, Oinkari Dantza Taldeko hainbat kidek hartu zuten parte, eta Iñaki Lizasok eta Oihana Iguaranek abesti bat eskaini zuten.

[Argazkiak] [Bideoa]

San Ignazio eguna bideo batean

AMASA-VILLABONA 2017-08-01

San Ignazio eguneko ekintza guztiak bideo batean laburturik ikus ditzakezue bertan. [Bideoa]

Erromeri eguneko laburpen bideoa

AMASA-VILLABONA 2017-07-31

Zer ikusia izan zen erromeri egunean, esaterako, VII. Irristaketa lasterketa herrikoia, halterofiliako VII. Santio saria, Gorriti animalien ikuskizuna, haurren marrazki lehiaketa. Arratsaldean, sagardo eta pintxo dastaketa izan zen, eta gauean, bertsolariak ikusteko aukera ere egon zen.

Saltoka doaz Santio jaiak

AMASA-VILLABONA 2017-07-31

San Ignazioa egunean haurrek haur parkean disfrutatzeko aukera izan dute. Ohe elastikoak, Spiderman txirrista eta beste hainbatetan ibiltzeko aukera izan dutelarik

[Argazkiak]

Erraldoi, ipotx eta buruhandien konpartsa

AMASA-VILLABONA 2017-07-31

Donostiako konpartsa izan dute lagun Villabonako erraldoi, ipotx eta buruhandien konpartsak. Denak elkarrekin aritu dira dantzan, herriko kaleak alaituz dultzaineroen laguntzaz. Haurrak eta ez hain haurrak gustura egon dira bi konpartsen dantzaldiak ikusten.

[Argazkiak]

Errebotean Behar Zana garaile Noizbait taldearen aurka

AMASA-VILLABONA 2017-07-31

San Inazio egunez, 88. aldiz Villabonako Behar Zana eta Hazparneko Noizbait taldeak jokatu dute errebote partida. 13-3 irabazi du herriko taldeak. Bertaratu direnek goiz pasa entretenigarri eta polita igaro dute.

[Argazkiak]

Informazio gehiago:

Erromeri eguna Santiotako azken aurreko egunean

AMASA-VILLABONA 2017-07-30

Irristaketa saioa, halterofilia, Gorritiren ikuskizuna eta Erromeria eguna uztaileko azken igandean.

Egitaraua:

Niko Alonso garaile Irristaketa lasterketa herrikoian

AMASA-VILLABONA 2017-07-30

Guztira 200 lagun inguruk hartu dute parte VII. Irristaketa lasterketa herrikoian. Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorri da jendea. Aurten lehen aldiz helduen ibilbidea Zizurkildik pasa da, eta zazpi buelta eman behar izan dizkiote ibilbideari. Amaieran zozketa izan da lasterketa antolatzen lagundu duten laguntzaileen eskutik.

[Haurren irristaketa lasterketa]    

[Helduen irristaketa lasterketa]

VII. Santio saria Halterofilian

AMASA-VILLABONA 2017-07-30

Danok Danena taldearen eskutik VII. Santio saria banatu dute Halterofilian. Errebote plazan izan da saioa eta jende dezente gerturatu da bertara.

[Argazkiak]

Gorriti Show ikuskizuna

AMASA-VILLABONA 2017-07-30

Etxeko gazteenak GORRI-tiren animalien ikuskizunarekin ongi pasatzeko aukera izan dute Olaederra kiroldegiaren ondoan.

[Argazkiak]

Santiotako azken eguna, San Inazio egunean

AMASA-VILLABONA 2017-07-30

Aste osoko ospakizunei amaiera emango diote gaurkoan.

Egitaraua:

Eguraldi aldrebesa erromeri egunean

AMASA-VILLABONA 2017-07-30

Arratsaldean euria egin duen arren, izan da tarterik sagardo eta pintxo dastaketaz gozatzeko. Festaren hasieran Lizartzako Isk&bila txaranga entzuteko aukera egon da. Ondoren, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariek jarraitu dute giroa alaitzen, eta jendea dantzan jartzea ere lortu dute.

[Argazkiak]

Jaietako azken txanpa, larunbatean hasita

AMASA-VILLABONA 2017-07-29

'Santiotan kantari' kantujira, eskulangintza azoka edota txekor jatea gaurko egitarauan:

Uztailak 29, larunbata: