Gure Gaiak > Karrikako jaiak 2018

Gazteen kemena Karrikako jaietan

ANDOAIN 2018-07-19

Aurtengo jaietako danborradatik, parte-hartzeari dagokionez bi datu aipagarri: Gazteen eta emakumezkoen parte hartze handia. Jaiaren eta danborradaren etorkizuna bermatzeko garrantzia handiko aldagaiak dira biak.

Suziriak jaiei amaiera emateko

ANDOAIN 2018-07-16

"Gaixoa ni" iragarrita dago Karrikako jaien amaierako egitarauan. Gauez,, jaiekin amaitzeko, suziriak bota zituzten. Ia herrigune osotik ikusi eta entzun zitezkeen.

Karrikan gaur gaixoa ni

ANDOAIN 2018-07-15

Bart gauean Sanferminetan abestu zutena gaur egingo dute Karrikan, auzoko jaien amaieran.

Gaurko egitaraua:

Hitzordu ezberdinak igande goizean

ANDOAIN 2018-07-15

Marrazki lehiaketa, toka txapelketa eta paella ezberdinen prestaketa, igande goizean.

[Argazkiak]

Play Back-a eta Zumba Karrikan

ANDOAIN 2018-07-15

Play Back saioa egin dute gaur karrika auzoan jaietan zehar egin diren lehiaketa ezberdinen sariak banatu dituzten bitartean. Ondoren gainera Zumba, Jumping eta Kangoo masterklass-a ere izan dute bertara gerturatu direnek, Gym Saitoren eskutik.
[Argazkiak] [Bideoa]

 

Jaien hasiera Karrikan

ANDOAIN 2018-07-14

Sardina eta txokolatea janez hasiera eman zioten jaiari, ostiral arratsaldean.

[Argazkiak]
 

Egun osoko ospakizunak Karrikan

ANDOAIN 2018-07-14

Sagardo dastaketa, puzgarriak eta danborrada gaur egunean zehar Karrika auzoan.

Gaurko egitaraua:

Gazte ugari auzoko danborradan

ANDOAIN 2018-07-14

Karrikan danborradari ekin zioten iluntzean, auzoan zehar. Gazte ugari ziren, gainera, partaideen artean.

 

Ekitaldi ugari ospatu zen egunean zehar Karrikan, larunbatean

ANDOAIN 2018-07-14

Zumba Lokura taldeak Karrikako jendea dantzan jarri zuen goizeko 11:00etatik aurrera. Haurren futbol txapelketarekin eta jolasekin eta sagardo dastaketarekin eman zioten segida, bazkaltzera joan aurretik. Arratsaldean, izan zuten non entretenitua helduek mus txapelketarekin eta haurrek puzgarriekin. Gauean, berriz, gaztez beteriko danborrada auzoko kaleetan zehar ibili zen.

[Argazkiak] Danborrada

[Argazkiak] Sagardo dastaketa

[Argazkiak] Zumba

[Argazkiak] Haur futbola

Karrika jaietan murgiltzear da

ANDOAIN 2018-07-12

Ostiral arratsaldean hasi eta igandera bitarte Karrika auzoa jaietan murgilduko da. Zunba eta play-back saioak auzotar askoren gogokoak izaten dira, baita hitzordu gastronomikoak ere: Sardin jana, sagardo dastaketa eta paella jatea iragarri dituzte.