Gure Gaiak > Kanpoko lurretatik gurera

Gabonak Moldavian eta Urteberria Txinan

ESKUALDEA 2016-12-15

Eguberriak bizitzeko modu ezberdinak ditu lurralde edota erlijio bakoitzak. Moldavian sinesmenez ortodoxoa da gehiengoa eta, tradizioei eutsiz, familia artean ospatzen dituzte. 

Urtezahar eta Urteberri egunak pisu handiko egunak dira eta tradizioei jarraiki
ospatzen dituzte Txinan. Xiaofei Lik bere jaioterriko hainbat ohituren berri azaldu du.

“Ekuadorren baino bizitza parekatuagoa da hemen”

ESKUALDEA 2016-11-25

EKUADORTIK  ZIZURKILERA
Ekuadorren jaio zen Alfredo Chila Bone. 16 urtez Gipuzkoan bizitu eta lan egin ondoren, jaioterrira joan arren, apirileko lurrikararen eraginez Zizurkilera itzuli dira.

“Txikitatik egin izan dut dantza, odolean daramat”

ZIZURKIL 2016-06-16

Ciudad Habanan jaio zen Barbara Silva, eta duela hamasei urte etorri zen Zizurkilera. Zunba eta kirol irakaslea da eta gustura bizi da Euskal Herrian.

“Euskaldunak suitzarrak baino irekiagoak zarete”

ANDOAIN 2016-05-23

Suitzako alde frankofonoan du jatorria Olivier Georgek. 1999an heldu zen, eta orduz geroztik Axeri Dantzan parte hartu izan du ia hutsik egin gabe.

Etorkinen jaia, maiatzaren 14an

ASTEASU 2016-05-09

Herrian bizi diren etorkinek prestatutako jakiak dastatu, elkarren berri izan, eta jai giroan murgiltzeko aukera izango dute maiatzaren 14an Asteasura hurbiltzen direnek.

Elsa Toscano, Ekuadortik Asteasura

ASTEASU 2016-03-16

Ekuadorko Patate herrian jaio zen Elsa Toscano, bederatzi anai-arrebako familian. Hogeita bat urterekin iritsi zen Asteasura. Gustura bizi da bertan.

"400 txokotatik euskarara" dokumentala ikusgai

ANDOAIN 2016-02-19

Iazko azaroan, Udalak "400 txokotatik euskarara" erakusketa antolatu zuen. Funtsean, 50-60 hamarkadetan Andoainera etorritako pertsonen isla izan nahi zuen. Objektuak eta irudiak ikus zitezkeen, baina baita ikus-entzunezko bat ere. Hainbat testigantza bildu zen, herritar hauexenak: Ines Balbin (Jaen), Hilda Viña (Lugo), Pako Perez (Caceres), Pilar Alvarez (Soria), Daniel Calvo (Palencia), Jesus Lopez (Lugo) eta Juan Moyano (Badajoz).

“Mexiko DFtik Villabonarako aldaketa hoberako izan da”

AMASA-VILLABONA 2016-02-18

Mexiko DFn jaio zen Ricardo Mendoza Rodríguez. Hamabi urte daramatza Villabonan bizitzen eta gogoko ditu herri txikiko bizimodu nahiz lasaitasuna. 

“Gogorra da hain gazterik jaioterria uztea”

ZIZURKIL 2016-01-22

Norlan Armando Gomez Cacerez nikaraguarra Somoton jaio zen orain 28 urte. Zizurkilgo Itzibar baserrian bizi eta lan egiten du.

“Zizurkildarra sentitzen naiz dagoeneko”

ZIZURKIL 2015-10-26

Marokotik Zizurkilera

2016ko urtarrilean 14 urte beteko ditu Nabila Baujemaa Abass Serginik Zizurkilen bizitzen. Asilahn jaio zen, Marokoko iparraldean.

“Eroso sentitzen gara Asteasun, oso gustura”

ASTEASU 2015-10-23

Nikaraguatik Asteasura

Roberto Gomez Zabala eta Wilver Antonio Silva nikaraguar gazteak duela 10 eta 6 urtez geroztik bizi dira Asteasun. Etxean bezala sentitzen dira bertan.

“Asko ikasi dugu hemen eta lagunak ere egin ditugu”

ANDOAIN 2015-09-17

Uruguaitik Andoainera

Duela zazpi urtez geroztik bizi da Juan Carlos Milano uruguaiarra Andoainen. Bertako bizimodura egokitzea zaila egin zaio, baina gustura bizi da egun. Jubilatu etxeko tabernaria da.

“Benetan pozik sentitzen naiz hemengo zati naizelako”

ASTEASU 2015-07-16

Estatu Batuetatik Asteasura

Belinda Rose Gonzalez Fernandez duela zortzi urte etorri zen senarrarekin batera Los Angelestik Asteasura bizitzera. Bere bizitzako abentura izan da eta pozarren dago pauso hori eman izanaz.

“Oso arraroa da euskaldun desatseginik topatzea”

AMASA-VILLABONA 2015-06-19

Ekuadorretik Amasa-Villabonara

Izatez Ekuadorko Ambato herrialdekoa da Adriana Castro (1984), Villabonan bizi da azken hiru urteotan. Bere etxea eta kokalekua aurkitu ditu bertan.

“Jende jator eta irekiarekin egin dut topo Zizurkilen”

ZIZURKIL 2015-05-21

Senegaletik Zizurkilera

Bake Diatta Senegalen jaio zen 1972 urtean. Orain lau urte jaioterritik Zizurkilera etorri zen eta bertan bizi da geroztik. Gustura, nahiz eta oraindik egokitzen ari dela dioen.