Gure Gaiak > Inauteriak 2018

Mozorro festa bakarra, ospakizun ezberdinak

URNIETA 2018-02-16

Inauteria Urnietan bakarra izan arren, aurtengo festaren baitan ospakizun ezberdinak egin dira. Ikusleen begietara, festazaleen energia hori guztia ez da batere bistaratu eta horregatik, aurten, jaiak txinpartak utzi dituela esan daiteke.

Andoaingo Inauteri kalejirarako atertu zuen

ANDOAIN 2018-02-15

Euria, hotza,... eguraldi kaskarra izan da Inauterietan. Larunbat arratsaldeko mozorro desfilea izan ohi da jendetsuena eta, tarte horretan atertu zuen behintzat. Andoaingo inauterizaleek bikain erantzun zuten.

Konpartsen ikuskizunak

ANDOAIN 2018-02-12

Larunbatean 21 konpartsa irten ziren desfilean, eta koreografia ederrak prestatu zituzten. Hona bideo batzuk:

[Los Lupercales]   [Klaap]   [Andoahindu Gu]

[Unic@s]   [Patxadan]   [Gulum Gele]

[Somos la hostia]

Etxeberri plazako ospakizuna Egapen

URNIETA 2018-02-11

Inauteriak jarraipena izango du Urnietan, igande arratsaldean. Etxeberri plazako auzo elkarteak Egape ikastolako jolastoki estalian egingo du inauteri festa. Atzoko argazkiak eta bideoa ikusgai daude.

[Argazkiak] [Bideoa]

Inauterietako azken eguna Andoainen

ANDOAIN 2018-02-11

Hainbat karroza irtetekoak dira, igandearekin ere. Arratsaldean "Reziklator" haur ikuskizuna Goikoplazan iragarrita dagoen arren, gerta daiteke ekitaldia Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian egitea. Inauterietako hainbat argazki eta bideo ikusgai daude.

[Argazkiak] [Bideoak]

Mozorro lehiaketa urnietan

URNIETA 2018-02-11

Herritarrek inauterietaz gozatzen jarraitzeko mozorro lehiaketa egin dute Epele ikastolako jolastokian. Ondore gainera desfilea, batukada eta txokolatada ere izan dute.

[Argazkiak]

Haur festa Goikoplazan

ANDOAIN 2018-02-11

Inauterien azken egunarekin jarraitzeko, haurrentzako festa egin dute goikoplazan Reziklator ikuskizunaren eskutik.

[Argazkiak]

Inauteri giroko goiza Andoainen, desfilearen aurretik

ANDOAIN 2018-02-10

Hotzari aurre eginez, dozenaka herrikide goizetik ari dira inauteria ospatzen.

[Argazkiak]

Inauteri festa Urnietan

URNIETA 2018-02-10

Eguraldi hotzari aurre eginez, hainbat urnietar kalera atera da inauteriak ospatzera. Gazte koadrilak frontoian bazkaltzen izan dira, eta Bosko Anitz txaranga Salesiar ikastetxetik San Juan plazara hurbildu da, handik kalejiran Idiazabal kalera jaisteko. Haur eta gazte ugari mozorrotu dira gaurkoan.

[Argazkiak] [Bideoa]

Konpartsen txanda gaurkoan Andoainen

ANDOAIN 2018-02-10

21 konpartsa atera dituzte Andoaingo kaleetatik barrena. Arrantzaleak, zonbiak, hinduak, eskimalak, bikingoak, astronautak, pikapiedrak... Guztiak euren koreografiekin herria alaitu dute, ikusleengan irrifarreak sorraraziz.

[Konpartsak]    [Argazki gehiago]

[Bideoa]

Inauteriak Zizurkilen

ZIZURKIL 2018-02-09

San Millan eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek inauteri giroa zabaldu dute herrian barrena goizean. Arratsaldean, eguraldi petrala dela eta, Joxe Arregi plazan egitekoa zuten inauteri festa Intxaur pilotalekura eraman dute. Bertan bildu dira Pello Mari Otaño Zubimusu eta San Millan ikastetxeetako kideak euren mozorro koloretsuekin .

[Argazkiak] [Bideoa]

Pijama eta batoia aurtengo mozorroa Adunan

ADUNA 2018-02-09

Haur, gazte, guraso eta irakasle guztiak elkarrekin aritu dira dantzan Adunako frontoian. Hotzari aurre egiteko pijama eta batoia izan dituzte mozorro aurtengoan. Kalejira bertan behera utzi behar izan badute ere, festarako eta dantzarako gogoa badutela erakutsi dute adunatarrek.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Asteasura ere iritsi dira Inauteriak

ASTEASU 2018-02-09

Gaur Asteasuarrak etxeko mozorroak jantzi eta kalera atera dira aurtengo inauteriei ongi etorria ematera. Lurdes Artolak bota du pregoia udaletxeko balkoitik eta laguntzaile moduan izan ditu ikastolako gaztetxoak.

[Argazkiak] [Bideoa]

Basetxean ipuin musikatua Basteron eskaini dute

ANDOAIN 2018-02-09

Baserriko bizimodua eta bertako animaliak protagonista dituen ikuskizuna eskaini dute Andoaingo Udal Musika eskolako haurrek, Katrin Iturraldek eta Txitxu Castrok zuzenduta. Eszenografia ikusgarriaz eta J. Higgins, J, Jacobson musikarien doinuez baliatu dira Inauteri giroko kontzertu bufoa eskaintzeko. Leporaino bete da Basteroko auditorioa.

[Argazkiak]

Inauteriak Larraulen

LARRAUL 2018-02-09

Etxeko mozorrorik dotoreenak jantzi eta kalera atera dira Larraulgo gazte zein helduak inauteriei ongi etorria emateko.

[Argazkiak]