Gure Gaiak > Herriartekoa

Finalistek adierazpenak

ESKUALDEA 2017-06-05

Unai Mendizabal irabazlearentzat,  “final aurreko saioekin alderatuta, nabarmen egin zuen gora Haritzek finalean. Josebak bere ohiko mailari eutsi zion eta nik ez nuen nahi adinako brillorik erakutsi”. Oihana Iguaranentzat, aldiz, "Ez genuen nahi adina gozatu finaleko saioan, baina lehiatik harago, oso lagunarteko giro polita sortu zen eta harro geratu ginen horrekin".

Finalaren kronika, bertso aukeratuak eta adierazpenak Aiurri hamaboskarian

ESKUALDEA 2017-05-31

Aste honetako Aiurri hamaboskarian luze eta zabal landu da Herriarteko Bertsolari txapelketako finala. Finalaren kronika, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran finalisten adierazpenak, bertso aukeratuak, Igotz Alkortaren eta Ion Belokiren iritziak..., guztia Aiurri hamaboskarian. Harpidedunek etxean jasoko dute, kioskoetan ostegunetik aurrera salgai 2 eurotan.

Kioskoak:

Herriarteko final osoa ikusgai

ESKUALDEA 2017-05-28

Ariketaz ariketa, Gipuzkoako Herriarteko bertso finala ikusgai dago. Kantari aritu ziren Karidadeko Benta (Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal) eta Am...ona! (Beñat Iguaran, Oihana Iguaran eta Ander Goikoetxea) taldeak.

[Bideo guztiak]

Herriarteko finala, lagunen artekoa

ESKUALDEA 2017-05-27

Joan zen otsailaren 3an ekin zion bideari Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketak, eskualdeko hiru talderen parte hartzearekin: Amasa-Villabonako ‘Am…ona’ taldea, Andoaingo ‘Punttuka’, eta Asteasu-Zizurkilgo ‘Karidadeko Benta’. Gaur jokatuko da finala Azpeitian, 'Karidadeko Benta' eta 'Am...ona' taldeen partaidetzarekin.

[Herriartekoa]

Finalean abestuko duten bi hirukoteak, erabakita

ESKUALDEA 2017-05-27

Arratsaldeko 17:30ean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan Herriarteko finala jokatuko da. Hauexek kantuan arituko direnak:

  • Karidadeko Benta: Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal.
  • Am…ona!: Beñat Iguaran, Oihana Iguaran eta Ander Goikoetxea. 
     

Karidadeko Bentak irabazi du Herriartekoa

ESKUALDEA 2017-05-27

Eskualde bereko eta lagunarteko finala bilakatu da Herriartekoa. Jendez lepo beteta zegoen saioan, Karidadeko Benta taldea nagusitu da. Kronika twitter bidez jarrai daiteke.

[Kronika]

[Argazkiak]

Herriarteko finalaren bertsoak

ESKUALDEA 2017-05-27

Karidadeko Benta eta Am...Ona taldeen arteko bertsoak bideo bidez ikusteko aukera. Bideo-sorta klik bakarrera. Bideo berriak erantsi ditugu azken orduetan.

Eskualdeko bi taldeak finalaren atarian

ESKUALDEA 2017-05-25

Am...ona! taldeko Amaia Agirre bertsolariarentzat, “Karidadeko Benta oso maila oneko taldea da". Karidadeko Bentako Haritz Mujikarentzat, bestalde, "txapelketa nagusi bateko finala balitz, aurkarien alde egingo nuke, teknikoki hobeak direlako. Baina txapelketa honetako formatuan guk ere aukerak izan ditzakegula uste dut".

Eskualdeko bertsozaleak, asteburuari begira

ESKUALDEA 2017-05-24

Larunbatean arratsaldeko 17:30ean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan Herriarteko finala jokatuko da. Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal hirukoteak Karidadeko Benta ordezkatuko du. Am…ona! taldetik Beñat Iguaran, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Ander Goikoetxearen artetik hiru arituko dira kantuan. Igotz Alkorta izango da gai-jartzailea.

Sarrerak, eskualdean salgai:

Am....ona taldea, Bergaratik Azpeitiko finalera

ESKUALDEA 2017-05-15

Am… ona! taldea Gabiriako Osinalde taldearen gainetik geratu zen puntuaketan (24-21), Bergarako pilotalekuan maiatzaren 13an jokatu zen bigarrengo finalerdian. Oihana Iguaran Argentinan zenez, Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxea aritu ziren Amasa-Villabonako Am… ona! taldea ordezkatuz. Aratz Igartzabalek, Endika Igartzabalek eta Gorka Maizek ordezkatu zuten Osinalde taldea.

Kronika:

Karidadeko Benta, Alegiatik Azpeitiko finalera

ESKUALDEA 2017-05-11

Joseba Otaegi, Haritz Mujika eta Unai Mendizabalek osatutako Asteasu-Zizurkilgo taldea bikain aritu zen bertsotan joan zen maiatzaren 6an Alegiako finalerdian, umorea maiz erabiliz. Azpeitiko Erniarraitz 1 taldea ordezkatuz kantatu zuten Leire Ostolaza, Iñaki Lizaso eta Jokin Urangak ere finalerdira merituz iritsi direla erakutsi zuten.

Kronika:

Am… ona eta Osinalde aurrez aurre, larunbatean Bergaran

ESKUALDEA 2017-05-10

Gipuzkoako Herriarteko azken finalaurrekoa izango da larunbatean, Bergarako pilotalekuan, 17:30ean hasita. Bertan erabakiko da Azpeitian maiatzaren 27an izango den bigarren taldea zein izango den:

Karidadeko Benta Azpeitiako finalerako sailkatu da

ESKUALDEA 2017-05-07

Joseba Otaegi, Haritz Mujika eta Unai Mendizabalek osatutako Asteasu-Zizurkilgo hirukotea bikain aritu zen bertsotan atzo Alegiako finalerdian, umorea maiz erabiliz, eta Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen era horretan.

[Argazkiak] [Bideoak]

Karidadeko Benta eta Am...ona taldeak finalaurrekoetara sailkatu dira

ESKUALDEA 2017-04-15

Finalaurrekoak:

  • Maiatzak 6, larunbata, 17:30.
    Alegia: Karidadeko benta-Erniarraitz 1.
  • Maiatzak 13, larunbata,
    17:30. Bergara: Osinalde-Am...ona.

Aiztondoko taldeak, Herriarteko bertsolari txapelketan aurrera

ESKUALDEA 2017-04-06

Otsailean ekin zion bideari Gipuzkoako Herriarteko txapelketak. Amasa-Villabonako Am..ona taldea eta Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko Benta, bigarren fasean ari dira.