Gure Gaiak > Gure Esku dago

Igandeko galdeketan parte hartzeko deia

ZIZURKIL 2017-03-15

Zizurkilgo Udalak igandeko galdeketan parte hartzeko deia zabaldu die herritarrei. EhBildu eta EAJ alderdien bozkekin, honako mozioa onartu berri dute:

Lan munduko ordezkariak, Giltzarriaren ekimenarekin bat

ESKUALDEA 2017-03-15

Langile ordezkariek erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera adierazi dute gaur goizean egindako agerraldian: “Martxoaren 19ko galdeketa babesten dugu, eta are gehiago, herritar guztiei bertan parte hartzera dei egiten diegu. Prozesuan parte aktibo izateko deia egiten diegu Tolosadeko Giltzarriak antolatutako galdeketan.

Axekimendu ugari:

M19an bolondres lanak egiteko prest dagoenarentzako mezua

AMASA-VILLABONA 2017-03-08

Amasa-Villabonako Giltzarriak, martxoaren 19ko galdeketan bolondres lanak egiteko prest daudenei, amasabillabona-martxoak19@gmail.com helbidera mezua bidaltzeko eskatu die. Izen-abizneak eta telefono zenbakia jartzea nahikoa da.
 

Martxoaren 19rako beroketa ariketak

ESKUALDEA 2017-03-05

Gure Esku Dago herri ekimenak galdeketa egingo du Aiztondoko udalerrietan eta atzokoa berotze ariketa modukoa izan zen. Alde batetik, herri kirol desafioa egin zutelako eta, bestetik, eskuz esku, Villabona eta Zizurkil elkar lotu zituztelako.

[Bideoak: Desafioa | Giza Katea]

[Argazkiak: Desafioa | Giza Katea]

Giza-katea bihar, Giltzarriaren Aiztondoko festaren baitan

ESKUALDEA 2017-03-03

Bihar, martxoak 4, Aiztondoko festa antolatu du Tolosaldeko Giltzarriak, martxoaren 19ko galdeketa girotze aldera. Arratsaldean, Zizurkil eta Villabonako zubiak lotuz, giza-katea egingo da.

Tolosaldeko Giltzarriak Aiztondoko festa antolatu du martxoaren 4an

ESKUALDEA 2017-02-24

Martxoaren 4an, Aiztondo mailako festa antolatu du Tolosaldeko Giltzarriak. Egun osoko festa izango da, martxoaren 19ko galdeketa girotu asmoz. Ikus alboan egitaraua.

Giltzarria ekimenaren aurkezpena Asteasun

ASTEASU 2017-02-20

Joan zen ostiralean egin zuten Asteasuko Giltzarriaren aurkezpen ekitaldia. Martxoaren 19ko galdeketan parte harteko gonbita zabaldu zitzaien 16 urtez gorako herritar guztiei. Martxoaren 4an egitekoa den Aiztondo mailako festaren aurkezpena ere egin zuten ostiraleko ekitaldian, eta amaieran, herri-argazkia atera zuten bertaratutakoek.

Erabaki fest, egun osoko festa bihar Tolosaldeko Giltzarriak antolatuta

ESKUALDEA 2017-02-10

Bihar larunbata, otsailak 11, egun osoko festa erraldoia antolatu dute Tolosaldeko Giltzarria ekimeneko kideek: Erabaki fest, martxoaren 19ko galdeketarako Tolosaldeko herriak eta herritarrak girotzeko asmoz:

Beñat Sarasola: “Har ezazue parte herri galdeketan”

ANDOAIN 2017-02-10

Martxoaren 19an galdetuko zaie Tolosaldeko hogeita zortzi udalerritako herritarrei euskal estatu burujabe bat nahi ote duten, Gure Esku Dago dinamikaren baitan.  

Erabaki fest, otsailaren 11n

ESKUALDEA 2017-02-06

Datorren larunbatean, otsailak 11, egun osoko festa erraldoia antolatzen ari dira Tolosaldeko Giltzarriako kideak: Erabaki fest, martxoaren 19ko galdeketarako herriak eta herritarrak girotzeko asmoz: