Gure Gaiak > Andoaingo Sanjuanak 2017

Balorazio baikorra jaien azken txanpan

ANDOAIN 2017-06-27

Jaiak amaitzeko ekitaldi gutxi falta direnean, parte hartzaileak eta arrakastatsuak izan direla aurreratu daiteke. Eloy Artolazabalek Aiurriri patata tortilla eta ardo dastaketaz egindako balorazioaz gain, erredakzio taldeak beste balorazio bat egitea eskatu dio Esti Mujika Kultura eta Berdintasun sailetako zinegotziari. Jaiak bere osotasunean kontutan hartu ditu.

[Bideoa]

Amaiera ikusgarria pirotekniazko kalejirarekin

ANDOAIN 2017-06-27

Cavaltheos Foc kalejirarekin amaiera ikusgarria eman zioten andoaindarrek San Juan jaiei. Gaueko 22:30ean herrikide ugari irten zen kalera, Juanita Alkainen hasi zen pirotekniazko kalejira Goikoplazaraino jarraitzeko.

[Argazkiak] [Bideoa]

"Itzelak izan dira aurtengo San Juan jaiak"

ANDOAIN 2017-06-27

Izenburu horrekin Udal Gobernu taldeak jaien balorazioa egin du, bereziki elkarteen, taldeen, herritarren eta Udaleko Kultura saileko langile eta kideen ahalegina eskertuz.

Oharra:

Mugaz eta Azelain elkarrekin

ANDOAIN 2017-06-26

Igandean herriko talde ezberdinek San Juan jaietako emanaldi berezia eskaini zuten. Horien artean Mugaz, Konbo taldea eta Azelain dantza taldea.

[Argazkiak] [Bideoa]

Dantza saio ikusgarria

ANDOAIN 2017-06-26

Funkya, tangoa, salsa, sabel dantza, melburne shufllea eta Afrikako kulturan oinarria duten dantzak ikusi ahal izan ziren igande gauan Bakartxo&Joseba dantza eskolak prestatuta.

[Argazkiak]

 

Udal Bandaren kontzertua, uretan blai

ANDOAIN 2017-06-26

Euriari aurre eginez, kontzertu bikaina eskaini zuen Andoaingo Udal Musika Bandak Goikoplazako frontoian igande arratsaldean.

[Bideoa] [Argazkiak]

Kronika:

80 urteko aiton-amonei harrera

ANDOAIN 2017-06-26

Andoaingo 80 urteko aiton-amonei harrera ofiziala egin zaie Goikoplazan eguardian.

[Argazkiak] [Bideoa]

Haur danborrada euripean

ANDOAIN 2017-06-26

Zaparradak bete-betean harrapatu du haur danborrada gaur arratsaldean. Hala ere, hiru ikastetxeetako kideak pozarren aritu dira danbor hotsa sortuz, Zumeatik Goikoplazaraino. Behin plazara iritsita, danborradari amaiera emateko Andoaingo Ereserkia jo dute. 

[Argazkiak]

Funky-a eta Zumba Andoainen

ANDOAIN 2017-06-26

La Salle eta Klaap eskolako gaztetxoenek beraien Funky mugimenduak erakusteko aukera izan dute, La Salle Berrozpe ikastetxeko aterpe azpian eman duten emanaldian. Horren ondoren gainera, bertara gerturatu diren guztiek Zuena elkarteko emakume eta Pame zumbako ikasleen eskutik zumba dantzatzeko aukera ere izan dute.
[Argazkiak] [Bideoa]

3x3 Saskibaloi torneoa Andoainen

ANDOAIN 2017-06-26

3x3 Saskibaloi torneoa jokatu da Andoainen eta arratsaldean zehar saskibaloiaz gozatzeko aukera izan da Nafarroa plazan

[Argazkiak]

 

Gaztetxoen arteko zesta punta partida

ANDOAIN 2017-06-26

Andoaingo Arrate pilotalekuan, gaztetxoen arteko zesta punta partidez gozatzeko aukera izan da.

[Argazkiak]

Trianaren ikuskizuna

ANDOAIN 2017-06-26

Kolorez bete dute Andoaingo Goikoplaza herriko Triana eta Lasarteko Zambra dantza taldeek. Ordubeteko ikuskizuna eskaini dute eta Andaluziako dantza eta jantzi ezberdinez gozatzeko parada polita izan da.

[Argazkiak] [Bideoa]

Kontsejupeko finala

ANDOAIN 2017-06-26

Gaztañaga-Eskudero txapeldun izan ziren Kontsejupeko esku pilota txapelketako finalean. Astean zhear bikote ezberdinak jokatzen aritu eta gero, igande iluntzean finala jokatu zen.

[Argazkiak]

Patata tortilla eta ardo dastaketa arrakastatsua

ANDOAIN 2017-06-26

Aurreikuspen guztiak gainditu ziren, eta azkenerako dozenaka herrikide hurbildu ziren patata tortilla eta ardo dastaketara. Eloy Artolazabal antolatzaileetakoak Santa Krutz elkarteak eta Sociedad Andoaindarra elkarteak gainerakoekin batera egindako ekimena azaldu zuen, bideoan ikusgai dagoenez.

[Bideoa] [Argazkiak]

Perkusio doinu moreak

ANDOAIN 2017-06-26

Batukada feministak Andoaingo kaleak musikaz betetzen ditu festak hurbiltzen direnero. Aurtengo Sanjuanetan ere kalez kale herria girotuz ibili dira eta andoaindar ugari izan dute inguruan.

[Argazkiak] [Bideoa]