ESKUALDEA 2018-09-13 12:32

Mugikortasunaren inguruko ekitaldiak, larunbatean

Bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute Villabonako Berdura plazan eta, bizikleten mantenuari buruzko tailerra eta gynkana Zizurkilen:
 

Bigarren eskuko azoka egingo dute Villabonan

2. Eskuko gauzen azoka: Villabonako Berdura plazan, 10:00etatik 13:00era (objektuak edo materiala saldu nahi duten herritarrek 9:30etan Berdura plazara gerturatzea beharrezkoa da. Azoka amaitu ondoren, 13:30etan, berriz ere bertaratu beharko dute, saldu ez den materiala eta saldutakoaren zenbatekoa jasotzeko).

Bizikletaren mantenuari/mekanikari buruzko tailerra eta Gynkana: Zizurkilgo Pasus plazan, 10:30tatik 13:00era. Etxetik bizikleta eramatea gomendatzen da, bizikletaren egoera zer nolakoa den ikusi eta ondoren bere mantenuari buruzko aholkuak jasotzeko, bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko oharrak emateko, etab.

Iruzkina Idatzi

Captcha image